Gamarte (Nafarroa Beherea)

Oihaneko lanak

Oihaneko lanak <p>Auzoko batek egiten zituen haientzat egurrak, ikazkinik ez du ezagutu inguruan. Gaztaina-biltzen aritzen ziren</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko batek egiten zituen haientzat egurrak, ikazkinik ez du ezagutu inguruan. Gaztaina-biltzen aritzen ziren

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero oihanerat ere joaiten zinten egur biltzerat eta hola?
_ Oihanerat egur biltzerat, ba kotsia bena gure, ene etxean eta erdizka emaiten zitxin, han eta bazuxun presuna bat egiten ziena eta oihanan arbolak aurtiki eta gero hak egurrak egin eta ordian egiten zien egurren erdia haindako eta beste erdia guretako. Gero guk egiten gindiena gaztain biltzia.
- Ah hori bai, ez?
- Ba.
- Ta gero saldu ere bai edo ez?
- Ez gaztaiña frango biltzen gintxin eta gero urte, negu guzian etxen gaztaiñak jaten gintxin, eta gero urdeendako're gaztaiñak.
- Nola erran duzu, padera ez gaztain...
- Pade... paderan ba, lehenik bertzan egosten gintxin, gero paderan.
- Untsa, eta ikatz egiten ezautu izan duzu hemen jenderik?
- Ez.
- Hemen ez.
- Non, non, Hemen etxit ikusi, non, non.
- Gero doaikai gazten arbolak orai beno ainitz gehio...
- Ba, gehio gaztain eta bazuxun ba, ba, ba. Etxe guzietan gaztainak biltzen zitxun, ainitz gaztaiña egiten zuxun.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia