Gamarte (Nafarroa Beherea)

Donibane Garaziko feriak

Donibane Garaziko feriak <p>Feria mordoa egiten zen Donibane Garazin. Neskak kalean gora eta behera ibiltzen ziren mutilekin ligatzeko. Sekulako festak izaten ziren. Herri bakoitzetik autobusak gaztez bete-beteta etortzen ziren</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Feria mordoa egiten zen Donibane Garazin. Neskak kalean gora eta behera ibiltzen ziren mutilekin ligatzeko. Sekulako festak izaten ziren. Herri bakoitzetik autobusak gaztez bete-beteta etortzen ziren

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero...
- Gero eta bazuxun, gero gure denboran bazitxun, atzo eta erraiten nioxun eta neure alabari, "lehenago to feiran izain gintxun, eta lehengo denboran", ordian bazuxun eta feirak eta urtas feira...
- ah ba.
- Eta ihaut feira, pazko feira, eta mendekoste feira.
- Buf Garazin?
- Ta Garazin ba.
- Ta ordian eta gaztiak ordian ateratzen zitxun. Ta ordian, oraiko gazteek irri egin lezakexie, denbora hartan ibiltzen gintxun neskatoak besoz beso Donibaneko karrikan goiti eta beheiti ta mutikoak ere hala ta gero balera joaiten gintxun, eta Garatenian.
- Zer feirak, ez?
- Ta gustatzen gintxun hala.
- Zerak erran zinadaxun, hor bizi dena zera Manex.
- Manes Lanatua.
- Lanatuak erran zadaxun nesakoak egoten ziren neskatoak zubiaren ondoan leku baten hor, egoten zirela, neskak egoten zirela hor eta zubian leku baten, gero mutikoak...
- Mutikoak ere han pasatzen eta haikilan "bonjour" egin eta bi ele egin eta ba, ba. Ba, ba, ba, ta gero bestez plazan goiti ta beheiti ta gero mutiko batzu han harri kontra ta hekilan eleka ta...
- Gauza pollitak ba.
- Gero ez zuxun oraiko... non, non kanbio da ba.
- Eta Garazin feida non egiten zuxun?
- Ba ordian eta bazarrak jiten zitxun orai bezala, ta gero gazteria jende, jendia ateratzen zuxun.
- Leku ainitzetatik ez Garazin?
- Ba, ba, ba, Garazin etxe... Herri guzietarik. Ordian nk errain dauxut eta Donaixtitik Jiten zuxun errain dauxut Donaixtitik bazuxun Castet karra, bazuxun Ithurralden karra, bazuxun Munuzetik kar bat, hori Ihurralde zera, gero bazuxun eta Ondartz eta Donapauletik, ben kar horiek zanpez betatzen zitxun gaztez.
- Bai eh?
- Ta gero Ezterenzubikoak bazixin bere karra ta beste herriek ere bazitxien beren karrak, ta guk hemen berian baginixin hori, hemen Hergaraien bazixien eta Bizkaitxipi karrak, ta horiek denek gaztiak eta biltzen zitxien, denak karretan joaiten gintxun.
- Jo, ze besta, ez?
- Ah, izigarriko gazteria bazuxun.
- Orai hila hori...
- Ba, ba, ba, ta gero ez zuxun alkohola ibiltzen e orai bezala e ordian.
- Batere, ez?
- Non, non, non, non. Gero oritzen nuxu.
- Sagarnorik eta're batere?
- Sagarnorik ere batere, Gamarteko bestaz eta oritzen nuxu eta soinu mutilek eta menta huraikilan eta grenadina eta horiek ibiltzen zitxun, gero limunada, ta gero hartako doia gero ta mutikoek gomitatzen ginuztelarik eta aperitifaño bat menturaz, holaxe, bestenaz non, limunada ta holkoikilan kontent gintxun.
- Holako gauzak.
- Ba.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia