Politena Tolosako euskara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-059 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tolosako euskara gustatzen zaio gehien. Goierriko inguruko herrietan kanpoko jendea etorri izanak kalte egin dio euskarari.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: GAB-006/059
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua , Iritziak
Transkripzioa
-Nikolas, bukatzeko galdera bat eingo dizut. Nungo euskera da zuretzat polittena? Nungo euskera gustatzen zaizu gehiena?
-Nei, euskerea? Tolosakoa. Dudaik be. Oaintxen’e Tolosan ondo hitz eitten da, e. Joeee. Gozoa. Neetzako bai.
-Zure edade inguruko gehienak esaten dezue beti Tolosa.
-Bai? Esaten due?
-Zeatik da hori?
-Hala izan da! Hala izan da! Ez zazu konparatu Beasain Tolosakin, e! Ordizi’re ez, Legazpi’re ez, ta Zumarraga’re ez. Beasain’e, euskerakin ibiltzeko txarra izan da, e! Kanpotik etorritako jende hori.
-Fabrika haundira etorritako jende asko´re bai ta…
-Bai. Ta Zumarraga ta hori. Ta zenbat lotsa hartu deu guk Beasaiñea jun ta, enkargun batea jundako garaien ta, joe, erderaz zean, erderaz jakin ez galdetzen. Lotsatu e! Lotsatu. Ta hori txarra da e! Tolosako euskerea gozoa izan da. Neetzako bai.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!