Antzezlana ikasteko denbora eta emanaldiaren eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzezlanak paperetik ikasten zituzten. Garo-usaina antzezlana ikasteko, negu osoa pasa zuten. Gero, jende asko etortzen zen antzezlana ikustera. Sarrera kobratu egiten zen, eta diru hura hobekuntzak egiteko erabiltzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: GAB-006/045
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
-Papeletik ikasten zenduen?
-Papeletik dana.
-Eta zer jartzen zuen, izenez bakoitzak esan behar zuen pusketa?
-Bai.
-Zenbat denbora pasa zeikezuen antzerki obra bat ikasten?
-Joe, `Garo Usaie´, esan dizuan hori, negu osoa pasa gendun guk. Neguko igandetan, atsaldetan, zenbat aldiz juten giñen gu hautza, saloia orduako einda zeon, ta han, hotzak, berotasunik ez, hori ikastea. Pentsaizu nola. Neska ta mutil, han. Ta gero, illuntzan, ba, handik irten ta bokadillon bat jan ta, ta hola. Baiño ze artekin? Ta, geo eitten zan garaien zenbat jende etortzen zan kanpotik eta!
-Kanpotik etortzen zien?
-Buenooo! Zumarraga aldetik eta, izugarrizko zea euki gendun guk ordun.
-Eta, Nikolas, kanpotik etortzen zan jende horrek antzerkie ikusteatik zeoze ordaintzen zuen?
-Bai, kobratzen zan. Hoixe. Bere entradea eukitzen zon.
-Eta zuei dirurik ailegatzen zitzaizuen?
-Baa, dirue… Guri aillatu, ez gastatzeko… zerbait zea eitteko. Beti zerbait erosi behar zendun, gauza horik eitteko ta, handik, beste iñundik ez zeon diruik eta. Diruik sekula ez deu guk hortik kobratu.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!