Maisuak eman adore antzerkian sartzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Irakurtzeko zaletasuna beti izan du, eta maisuak antzerkian hasteko animatu zuen. Antzezlanak handik eta hemendik ateratzen zituen maisuak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: GAB-006/044
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Nundik etorri zitzaizun zuri hortako zaletasuna?
-Irakurtzea-ta asko gustau itten zitzaian, ta maixuk, “hik hau ein behar dek”, eta hola. Baiño nik baiño lan gehio indakok asko die hemen, Gabirin. Nik asko in non, baiño nik baiño gehiao indakok badie. Eta gero, lehen esan dizuana, `Garo Usaie´ hemen neretzako hori izango zan hemen in dan onenetakoa.
-Eta antzerki obra hoik nundik ekartzen zittuzuen? Berak ekartzen zizuen nunbaittetik?
-Maixue, esan dizut, ba, maixue? Horrek etaratzen zittun handi ta hemendik eta… Bera ikaragarri zalea zan. Asko balio izan zon. Gero, apaiz hori lehen esan deana, hue bialdu zuen… Bialdu… Bai, ordun bakoitze bere probintzitako zeak eta kanbiatzen zijon gauzak. Hure bizkaitarra zan ta bizkaitarrak Bizkaira, ta Gipuzkoakok Gipuzkoa. Hor jarri zien ordun. Ta hure Bizkaira jun zan. Ta ordun etorri zan lehen esan dean ataundar hori, gazte berri hori. Horrek ein zon gero hab saloia ta horik danak ein zittun. Bea ez zan hola, antzerkik eta eitteko, harek ez zon bate entenditzen, baiño “vía libre” uzten zon dana, e, dana libre. Harekin ez zeon zeaik, uuu, lasai. Ta, ordun, maixue gendun direktorea.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!