Lantegi desberdinetan aritua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Muebles Ordiziako" lana utzi eta lantegi batean eta bestean ibili zen ordutik. Azkenean, mosaiko-lantegi batean aritu zen lanean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: GAB-006/033
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
-Hala, hemen udara pasau ta gero berriz’e harea hasi nitzen, ta berriz’e Ordizin hasi nitzen, calle Urdanetan, Pedro Esnaola. Mueblek eitten zittuen han’e. Ta han pasau non beste, ez dakit ba, urte eta erdi o hola. Gero, nere anaiek eta beste batek, ni soldadu jun baiño lehenau, tallar koxkor bat eo zerrea Urretxun jarri zuen. Ta gero harutza… Anaiek harutza eaman nittun, lanea. Bea soldadu zeon gaiñea, anaie. Soldadu zeola han jarri zuen tallar bat, Urretxuko plazan zan, hantxe, udaletxeti gertun, zerra hori. Garai hartako kontuk die hok.
-Asike, egurren…
-Egurren ibili nitzen ni. Gere kontua’re euki gendun gero taller txiki bat Zumarragan, baiño ez neon gustoa. Gero, esnetan’e ibili nitzen, esan dizut ba lehen zea asko pasatu dittuala. Egurretik irten, anaiek eta biok euki gendun taller txiki bat Zumarragan, ta gero hure utzi non, esnetan ibili nitzen, esnetai utzi nion, esne saltzei. Ta geo, lehen esan dizuana, lanen ibilita naula hor, pasiotarren etxe hortan, Edersal, mosaikotan. Hor ein nittun beste hiru urte eo. Ta gero hori gaizki zijon, itxi eo. Itxi ez zan ein, baiño…
-Ze lantegi zan hoi?
-Mosaikoa eitten do. Kristala zeatu, iho, iriñe ein kristala, ta horrekin eitten zan mosaiko txikie, ta laben erreta, irtetzen zon horrek, laben. Hori eitten zon. Gero izenez kanbiatu zioen ta berriz’e hor seitzen do oain’e, baiño apenas lan asko daukien eta ez dakit, igual ez do… Baiño gero, ba, ni horti, ba, jubilatu in nitzen.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!