Gabiriako parrokoaren eginkizunak
Gabiriako elizan zeuden parrokoei buruz eta haien eginkizunei buruz hitz egiten du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: GAB-006/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Hemengo elizan pasiotarrak ematen zuen meza?
-Ez, hor apaize parrokoa eoten zan. Eske, garai hortan, ni esaten ai naizen garai hortan, hiru apaiz eoten zian hemen. Beno, hiru ez zian hemen eoten. Parrokoa eoten zan hor bertan, gero koajutorea esaten zitzaiona, bi tokatzen zitzaion, ta bat eitten zon pasiotarrak, eta bestea eitten zon, Santa Marinan zeon bestea ta. Baiño horik, Gabiriko parrokon mende eoten zien bi koajutore horik. Parrokoa izaten zan nagusi, ta hiru horik izaten zien. Ordun, igandetan e….
-Hemen ingurun zein zien: Aztirin, Gabirin, eta?
-Gero beran dao Alegi.
-Alegin´e bazan ermitta?
-Alegin´e badau, baiña Alegin dao Itsasoko parten, eliza ta hori. Barrion Gabirik’e badauke partea. Errekek ebagitzen do, harek banatzen dittu, ta errekez beste aldeti dau. Ordun, Itsasoko apaize eoten zan. Hola zien hemengo kontuk. Ta apaize, Aztirin eoten zana, ia kasi igandero etortzen zan handik Gabirira, mezea laguntzea, ta eittea. Han eman, ta hemen mezea ematea eo, igandero oiñez, hemendi pasatzen zien horik danak, hau zan bidea ta.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!