Gabiria (Gipuzkoa)

Oiloz mozorrotutako sorginaren istorioa

Oiloz mozorrotutako sorginaren istorioa <p>Amonak kontatutako istorioa kontatzen du. Amonaren anaia argaltzen ari zen eta ez zekiten zergatik. Ohea omen zen gaitza, eta koltxoia kendu eta erretzeko esan zioten; bidegurutze jakin batean erre behar zuen, ordea. Erre eta gaitza joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amonak kontatutako istorioa kontatzen du. Amonaren anaia argaltzen ari zen eta ez zekiten zergatik. Ohea omen zen gaitza, eta koltxoia kendu eta erretzeko esan zioten; bidegurutze jakin batean erre behar zuen, ordea. Erre eta gaitza joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zer istori zan hori? Zuri amonak kontatu zizun hori, ezta?
-Bai, bai, bai. Hori, istorie…
-Benetan gertatutakoa?
-Benetan gertautakoa hemen, etxe hontan.
-Baiño zuri amonak kontautakoa.
-Amonak kontatu zian nei hori. Ba, hemen… Oain ez dakit, amonan bean anaie zan, edo lehenaukotakon bat zan, mutil gaztea, ta hemen koartok eta, bai, nunbait koarton bat o zea bai, ta geo ganbaran lo ein behar. Ta mutil horrek ganbaran goien lo eitten emen zon. Ta, mutille, jateko gauza asko ez zuen izango, baiño ordun behintzat jango zuen, baiño oso flakatzen, oso flakatzen ai emen zan. Flakatu. Ia oso flakatzea etorri omen zan, ta ze eingo ote zuen, ta hau ta hori ta; meikuik’e nik ez dakit eongo zan ordun. Behintzat, ebanjeliok eo etaatzen zitzaiela eta Olaberrin behintzat, hautza jun eta han nik ez dakit apaize eo zerbait behintzat, hori, ipuie, sendatzeko ze ein behar zon, ta hau ta hori, ta holakok eta... Jun die behintzat, harrena, hautza jun die. Apaize izan behar zon, hori eitten zona. Ikusi zon garaien, mutille, esan emen zioen ordun, aber nun lo eitten zon mutil horrek. Zean, koltxoi zean bat, oillon lumakin eindakoa emen zan koltxoi hori, ta haren gaiñen eitten zola lo. Ba, han zeola gaitze, esan emen zioen. Ohian zeukela, han eongo zala, ta hura, koltxoi hura kendu eta erretzeko, baiño erretzeko bidegurutze baten. Ba, bide bat horrea, bestea horrea, bestea horrea... Ta bidegurutze hori hortxe, hor goien dau; lehen esan dizut ba, aldekoa hor daola, horrea juteko biden, hortxe, ta izena zon leku horrek Intxaurtxo. Hor zeon baserri hortaa, aldekoa juteko, ta beste bide xenda bat, gora, Korta jatetxea dau, Zuazola, hautza juteko. Hori auzokok, hor bidea. Bestea honea etortzeko. Ta hori bidegurutzea. Ta horrea eaman omen zuen, ta hor eman emen zioen su. Eta kandela bedeinkatukin noizik behin botatzeko tantonak su hortan, ta erretzeko. Ta han erre zuen garaien, luma arten zea bat, bitxo bat bezelako gauza raro bat azaldu omen zan, hola oilasko tipoko zean bat omen zan. Han salto eitten omen zon gaiñea harek, salto eitten zola erretzen ai ziela, esaten zon, ta makillekin joz ta joz han erre zuela danak. Ta mutil hori handik sendau zala gero. Hori nik Garmendiai kontatu nion hori, Gabiriko Ostatu baten. Ta geo harek idatzi ein zon.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia