Etxeko abereak eta haien zereginak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen etxearen egitura nolakoa zen azaltzen du. Abere ugari zituzten: txerriak, oiloak, untxiak, astoa, behiak... Lehen behiak erabiltzen ziren lanerako, ez idiak. Behi haiek gogorrak izaten ziren, eta ez zuten esne askorik ematen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: GAB-006/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Nolakoa zan etxea?
-Hau etxeordekoa da. Etxea, hori. Ba! Nolakoa izango zan ba? Neargarrie. Oain’e ez dao zean, baiño, ba! Oain behintzat arreglauta ta... hola. Neargarrie. Hor, hor eukitzen giñuzen, ukuillue hor zan, ta behiek, hiru behi, lau, hola. Lau, hiru. Badauket hemen gertatutakoa. Ta hau zan etxeordekoa, ta hemen eoten zien txerrie, txerritegie, txerrie, urteko txerrie, bat o bi o, gizenduta, zerbait etxekok jateko behar zendun garai haitan ta, txerri onak hazten zien hemen ordun, baserri danetan e! Jana’re ematen zitzaiona sanoa zan, ta ona.
-Urte guztirako txerrikia?
-Bai urte guztiako! Asko ez zeon jateik! Egunero… Hue jateko zenbat ba? Oain esaten due, “bai, txerrikie ez da komeni, jateko ez da komeni!”. Ez, ordun’e ez zan komeniko, baiño ordun iñoi ez zion gaitzik eitten, garai hartan. Eta… esango dizut… hemen, txerritegie, gero han atzea pasau gendun, baiño hementxe zan, hor, txerritegie. Oillok’e hemen eoten zien, konejuk’e bai, astoa’re hemen eukitzen gendun, aska batzuk-eta hor lotuta. Gero, behien bat eo erosi ein behar izaten zendun. Klaro, zaharra kendu, berrie ekarri ein behar, zerbaitt eitteko. Zeatik, behiekin uztarrin’e... Idik, ia geroxeo, lehenau hemen nik ez non ezautu iriik. Gero bai, gerora, ze esango dizut ba nik, el año... berroeta bosten eo hola, ordun iriik, laneako iriik ekarri zien. Bestela, behiekin ein behar izaten zan hemen lana’re, haik uztarrin lotu ta zeak eitteko... Ta, hortaako, klaro, gaur behiek esnea saltzeko ta, jendek hortako ebaltzen dittu, o bestela haragitako eo, okelatako, gizentzeko. Baiño ordun laneako behar izaten zan behie, ta laneako behi hori pixkat gogor antzekoa behar izaten zan, ta harek esne gutxi ematen zun. Harek ez zon esneik ematen. Emango zizun ba zeoze bai, etxeko pasarea eitteko zerbait emango zizun.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!