Gabiria (Gipuzkoa)

Aita eta amona Oñatibia Haundi baserrian jaioak

Aita eta amona Oñatibia Haundi baserrian jaioak <p>Bere baserriaren izena O&ntilde;atibia Haundi da, eta izena nondik datorren azaltzen du. Aita eta amona baserri horretan jaiotakoak ziren. Amandrea eta aitajauna esaten zitzaien lehen aitona eta amonari Gabirian. Amonaren aita Itsasotik etorritakoa omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere baserriaren izena Oñatibia Haundi da, eta izena nondik datorren azaltzen du. Aita eta amona baserri horretan jaiotakoak ziren. Amandrea eta aitajauna esaten zitzaien lehen aitona eta amonari Gabirian. Amonaren aita Itsasotik etorritakoa omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, Nikolas, Oñatibi Haundi, nundik dator izen hori? Badu esplikazioren bat horrek, ezta?
-Nik ez dakit ba. Hemen Oñatibiak asko etorri die, hemen Urretxun dare hor Oñatibiak, famili batzuk zea daukete, esto... botika, farmazia dauke zea batek. Beste batek “clinica de esto, dental”, holokok dauzke. Ta horin aitte medikue zan, nik ondo ezautzen non, hemen askotan izandakoa hoi. Hoik oiartzundarrak zien, beak honea askotan etorri die, Oñatibiak die horik eta, hemengo jatorrie. Hori nundik datorren? Ez dakit ba. Hemen behintzat, etxe hau, nere gurasok, nere aitte hemen jaiotakoa zan, eta nere amona’re bai. Hemen guk “amona” esaten diu, baiño guk garai hartan “amandrea”. Hori aittu dezu? “Amandrea”.
-Hori Oñatikoa ez al da, “amandrea”, hitz hori?
-Guk hemen “amandrea” izan deu beti.
-Baiña Gabirian bai, ala zuek etxean?
-Gabirin ta hemen danen “amandrea” zan, bai. Gaur ya “amona” esaten da. Ta aittonai aittejaune. Amandrea ta aittejaune. Ta ordun amandrea, nere amandrea, amona, hura zan hemen jaiotakoa, baiño aitte zon harek Itsasotik edo etorrittakoa emen zon. Ama hemen jaiotakoa, Oñatibia. Oñatibin jaiotakoa ta apellidue, abizena emen zon Oñatibia, Teresa Oñatibia emen zan. Nere amonan ama. Oaiñ, baiño hori, nik eztakit ba, etxe hau behintzat besten batena zan...

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia