Fruiz (Bizkaia)

Txerria hil osteko beharrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan FRU-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txerria hiltzen zenean egiten ziren beharrak: buzkantzak, txorizoak... Gatzetan nola ipintzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Porruek txikittu, kinpulek txikittu, gero harek tosteu. Danak tostetan zien. Ta gero, hurrengo goixien ba.. hotzitan dienien, hurrengo goixien, hasi, ba, nahasteu ta prepareu. Arroza egosi, bezperan eindde imiñi, eta gero harek nahasteu, harek nahasteu ta gero odola, paseu pasadoretik ta odola gero nahasteu. Gero gazi-gazan imiñi ondo eta koipiek be nahaste, danak ondo nahaste, eta gero, ba, buzkentzak ein. Horretxek. Gero betetu.
- Bai, betetu lehelengo.
- Buzkentzak zelan [...]?
- Bai.
- Buzkentzak ein. Buzkentzak eitteko... gero ha masie nahasteu ondo ta gero hestietan sartu enbudoagaz. Eta gero harek uretan galdoztu eitten diez. Ta gero garbittu beste baldatxu baten imiñi ur hotza ta han garbittu, ta gero eskei.
[...]
Gidxerrak aparteu, txikittu. Gero gatza emon, salmoatan imiñi.
- [...]?
- Salmoatan.
- Zer da salmoa?
- Berakatzagaz-ta imiñi eta salmoa horixe da, berakatzagaz ha, guk nahastie
eitten du txikitu errotatxu baten ta, ta zuen amak-eta eitten dure...
imiñi halan berakatza jo-jo eindde imiñi eta atxiñekoa, boltsatan imiñi
ta gero hareri erain, gatza emon ta erain. Ta gero nozonozera ba erain
ein biher deutsazu /enbitzazu/ hareri. Eta gero ikusi gazi-gazan eta...
- Eta zenbat denboran holan eukin?
- Ba segun, batzutan egun bi... hirura ezkero nahikua dau.
- Ta gero?
- Gero txorixoak ein.
- Bai, sartu hestietan ta...
- Sartu hestietan ta, ba, txorixoak ein hestiekaz, imiñi makiñen-ta.
- Ta gero txorixoak [...] ze ein biher izeten zan?
- Eskei.
- Eskei eta...?
- Eskei. Lelengo amarreu ein biher dozuz trozoak-trozoak eta gero eskei, imiñi
paluek eta eskei.
- Eta eskei non eitten zan, edonon? edo leku espezialetan?
- Airoso dauen lekuen, sutie handidxe bada, sutien, sue eitten
bazu. (Nik haur eitten doaz, karrajuen).
- Ta gero batu, ezta?
- Gero siketan dienien, oridxotan imiñi edo... oin badakizu zelango [...] dauzen...
- Baiña lehenao nun...?
- Oridxotan.
- Oridxotan beti?
- Ta koipetan be bai batzuk, e.
- Koipetan? Ta zelango zeratan eukitten zien? Zelango lekuetan?
- Lapiko lurrezkoatan [imintten zien].
[...]
- Bai, hestiena.
- Hestiek garbittu. Lehelengo hori ein biher iziten zan.
- Lehelengo biherra, ezta?
- Klaro! Hori [...], hori [...] hestiek... buzkentzak ein orduko.
- Ein orduko, hasikeran.
- Hasikeran ein [...] zuk hori, hestiek garbittu ta. Eta gero, ba, gazun-askan imini. Gatza emon eta bakotxa bere zeratan, urdeidxe ta pernillek eta hazurrek ta horrek ba gero gazun-askan imin biher dittuuz /bitxuz/, emon gatza ta.
- Ta zelan imintten dire gazun-askan?
- Harek imintten dire gatzagaz; tapeu-tapeu eindde. Hazurreri ez, hazurreri
gitxiau emoten jakie.
- Hazurreri gitxiau?
- Hazurrei gitxiau. Hazurrek ez die bihar ta. Ta ostantzien bestiek gatzagaz
tapeu-tapeu eindde. Eta gero harridxek ganien imiñi.
- Harrixe ganien, pixue...
- Pixue... gogortu daittezan. Eta solomoak eta horrek ba gatz gitxitxuau. Oin uretan imitten dittuez, lehenau gatza ta gatz apurtxu bategaz. Halan baldan aparte imiñitten zien ta gatz
apurtxu bategaz. Ta hareri be, solomoari ta hareri be, saiheskidxeri ta hareri be ba... berakatza, salmoa.
- Ta zenbat denporagarrenien ataten zien?
- Harek... ba... harek be egun bi... hor ingeru.
- Egun bi edo hille bi?
- Ez, ez, ez, ez, solomoak ez.
- Solomoak. Baiña bestiek, pernillek eta?
- Bestiek, pernillek e..., bai hillebete t’erdi bai edozein moduten be, edo hille bi, segun.
- Ta gero ze itten jakien hareri?
- Gero harek lehenau eitten zien uretan apur bet garbittu eta gero eskei. Apur bet siketan dienien, piper gorritxue emon ta halantxik...

Egilea(k): Jon Andoni Uriarte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia