Fruiz (Bizkaia)

Goruetan nola egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan FRU-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai batean amamek nola egiten zuten goruetan. Ardatzean batzen zen haria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenago gure amamak eitten euen, bakixu, harek mantoien kurtzien eukitten
zittuzen. Ba, gorue sartu han, imiñi... zera, lanie han sartute, amarreta,
ta gorue. Ta gero ardatza eskoiko eskuen, ta eskerragaz goitti(k) koixten euen
ta eskoiegaz ha... begittik bueltak emon haridxe eitteko.
- Ta gero ze eitten zenduen?
- Gero galtzardidxek eitten zittuzen /eittentxuzen/ haregaz.
- Ta non batzen zeuen...?
- Ardatzan.
- Ardatzan?
- Ardatzan. Ardatza da haulako... ze esango deutsut... destornilladora be ez,
burdiñie da, haulako (botilei kortxoak atarateko tresna bat erakusten deust)
burdiñie, haulakoak dekoz, honek baiño zeetxuau e! Ta holan luzie. Ta gero
hemen punten deko halan bolie luzenkatara ta hemen eperdidxen deko ba...
beste zatitxu bet halan biribiltara imiñdde, urten ez deidxen haridxek. Eta gero
honegaz bueltak emoten zittuzen /emotentxuzen/, goikoagaz ezkerragaz goidxen ta behien
honegaz.

Egilea(k): Jon Andoni Uriarte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia