Etxebarria (Bizkaia)

Mila aldiz hobeto bizi dira oraingo maisu-maistrak

Mila aldiz hobeto bizi dira oraingo maisu-maistrak Hotz egiten zuen eskolan. Berogailua bazuten, baina ke handia botatzen zuen eta begiak erreta amaitzen zuten. Maisu-maistrak ere estu bizi ziren. Horrela ziren orduan gauzak. Orain, berriz, soldata eta opor onak ei dituzte, baina hala ere beti kexaka.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hotz egiten zuen eskolan. Berogailua bazuten, baina ke handia botatzen zuen eta begiak erreta amaitzen zuten. Maisu-maistrak ere estu bizi ziren. Horrela ziren orduan gauzak. Orain, berriz, soldata eta opor onak ei dituzte, baina hala ere beti kexaka.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolan, ze esan dozu, bertan Etxebarrin euela eskolie?
- Bertan euen, ta estufie geunken hor egurre sartute eukitte zan zera. Eta han eoten zan ha, perrerie-edo esaten eutzen /esatotsen/ lekun-da. Gero hotzak, eta umik be bai eta maistrik berak be eukiko eban hotz. Ta hasten zan keie, keie, keie, keie ta keiaz begixek be erreta ume danak, amatau arte. Klase horretakoxe eskoli zan da. Ez pentsau, esan nahi dot, eurok maixu-maistrok be goixen bizi zien. Ta ez zan aintxiñekue be ha eskolie baiña ez euen, ez euen. Ta eurek maixu-maistrak be, ze irebaziko ete eben, ba? Ha maistriek zozegaittik etorten zan Markiña kargaute jutera atzera. Ba txakur haundi bat edo txakur haundi bi edo piper potue edo, horretxek eukitten eben pixue. Holaintxeik zan, ta, oin maixu-maistrak be, urteik erdixe jai. Ba bai, holaintxeik da hori;,ta gero bardin irabazi. Ta zelako irabazixek! Ta, oin be kejau jentie, kejau-edo “hay que aguantar. Aguantar, era aquella maestra que, teníamos nosotros y no entendía; ni nosotros a ella, ni ella a nosotros tampoco”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia