Esteribar (Nafarroa)

Arropak albergan garbitzen

Arropak albergan garbitzen <p>Albergan (labaderoan garbitzen zuten arropa. Garbiketa-lanak nola egiten ziren azaltzen du. Orain agortu egin da iturria, hilabete askoan ez baitu "euritu".</p>

Albergan (labaderoan garbitzen zuten arropa. Garbiketa-lanak nola egiten ziren azaltzen du. Orain agortu egin da iturria, hilabete askoan ez baitu "euritu".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen ere ikusi dugu alberga bat, arropa garbitzeko, arropak.
- A, egon tzate goiti hartan ere?
- Bai, egon ginen orain dela urtebete edo hola.
- Oi, oi…
- Arropak horrela garbitzen zenituzten?
- A, gaztiak ginelaik klaro! hor iten ginuen, gero labadorak atra, atra artio. Labadorak hasi zirelaik, bueno, pues orduen “coser y cantar” erraten tzuten bezala.
- Hori gauza ederra, labadora!
- Bai, beiño lenbixikuak orduen, beno botatzen ziren garbitzen zizun dena, beiño gero aklaratu, pues in behar tzinuen hori, beiño orain atratzen dizute… garbie, kasi sekatuik, klaro.
- Kasi sekatuik, bai.
- Eta albergan nola egite, nola garbitzen zenute?
- Pues garbitzen giñue, bueno ure putzu... ure pues egote tze garbi, garbitzen giñue zortzi [egunteik o] hola, eta gero, huste ginuen ur zikiñe dena zena eta gero betetze tzen ur garbiikin eta han egoten [...] gero. Eta ikusten ginuelaik pixkat zikindu zela, pues... beti korritzen tzue hori… joaten tzen ura gibeletik eta iten tzen..
- Eta udan ere ematen zuen ura iturriak?
- Bai, bai, ematen tzuen, ematen tzuen, bai.
- Altuera hontan, e?
- Ematen tzuen, beiño orai, halako, nola, euritzen, beno, altzin hortan euritu tzuen pixket beiño uda guztian ez badu euritu!
- Agortu da iturria?
- Agortu de, klaro, Iruñetik kartzen digute ure.
- Hona?
- Bai, bai, hor goiti hortan dago depositua te… horrera eramaten dute.
- Eta ez da euririk izan?
- E?
- Uda guzian ez da euririk izan hemen?
- Ez da.
- Udaran, udaran, udaran ez da euririk izan hemen?
- Bai, bai, udan beti ibili gara hola. Hola ibiltzen gara.
- Bai, euririk ez, "lluvia" ez da, euria.
- Ya, euri... pues zenbait urtez, pues euritzen du yago edo ibiltzen gara hobeki, beiño aurten ez du batre euritu!
- Batre, e!
- In tzuen neguan eta primaberan in tzuen auserki, euritu ere, ta hotza ta denetaik, beiño udan ja ere.
- Orduan batre ez.
- Batre ez.
- Ba gure aldian egin du, baina anitz ez, gutxi, gutxi, euri gutxi euritu du. Egiten du yarnuan jartzen da baina euririk ez du egiten.
- Ya ya ez ez, ez du erten du egin biño, goibeltzen du, beiño gero… gero garbitzen du berriz euritu gabe.
- Elurra ere gutxi, ta…
- Bai, klaro.
- Gaur da denbora, eguraldi pollita, fresko ta…
- Bai, bai pollita dago, bai ta garbi ta…
- Hagitz freskoa.
- In du bero ederrak ere, e.
- Bai, egin ditu bero galantak.

Egilea(k): Jon Uharte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia