Ezkontzako jantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-016-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: USU-016/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
-Trajia nundik ateratzen zenun, ezkontzetako trajia?
-A, propiyo tela erosi ta ein in ziguen Donostin, Parte Zaharrian.
-Eta hori normala zan edo, normalian etxian josten zan edo? Edo baita ere hola juten zan baten batengana, jostun batengana?
-Bai, bai, bai. Jostun batengana jun giñan Parte Zaharrian eta han in zizkiguen hemen sekulako bordadurakin hola. Zeoze hemen ikusten zayo pixkat, baiño... Dana. "Y entallao".
-Zer zan, gona edo soiñekoa?
-Ez, ez, txaketa ta gona.
-Eta gero gaiñian, belua edo...?
-Gaiñian zea bat zan, eta gero hau mantilla zar hoi [...].
Joxe:-Elbik ez sartzeko.
-Bai, bai, bai. Hoi atzea botata polittauak egongo giñan baiño horrekin... Orduko kontuk, orduko kontuk.
-Bai, ba, garaiko kontuk.
-Garai-garaiko kontuk, orduko kontuk. Jesus!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!