Ganadu-merkatua Uharten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Uharten zen merkatua hilabetean birritan. Zubirin baziren harakinak. Artilearekin ere hartzen zen diru pixka bat. Aretxeekin ere bai. "zaldaria" (pentsua) ere eman behar izaten zitzaien. Eurek "zaldaria" esaten zioten pentsuari.
- Herrigunea: Usetxi
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 14a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: EST-001/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Non egiten ze hemen?
- Merkadue? pues merkadue ordue tzen Uharten.
- Uharteiño joaten zineten?!
- Uharten izate tze merkadue nahi bazindue txerriek saldu, o…hoietaik? pues, Uharte badakizu non den?
- Bai bai.
- Bai? pues han egite tzire bi egun hilabetian.
- Bi egun hilabetean.
- Bai.
- Eta hemen Zubirin ez zen egiten?
- Non?
- Hemen Zubirin ez zen egiten?
- Ez, ez ez, ez, ez. Hor bazire karnizeroak eta nahi zutelaik axuriek eta hori, etortzen tziren etxerat e…
- Ta hiltzen zituzten?
- Erosten tzuten etxean.
- Hortik ere sosak, orduan?
- Bueno, oi klaro, hoietaik.
- Gero ardi ilea ere salduko zan.
- Bai.
- Ardiaren ilea.
- Bai, a bai, bai beiño, orduen balio tzue, orain ez du, orain ez du, orain ez dute erosten ere.
- Eta horrekin gero egiten zen haria? haria egiten zen? saldu? o, gero artilea, ilearekin ze egiten zen?
- Ellea?
- Horrekin ze egiten ze?
- Saltzen tze orduen ellea, klaro. Klaro, pues erremediatzen tzire pixket. Hartzen bazinue ellekin hori gero…
- Diru pixkat hartzen zan.
- Axuriek eta gero, ardi zarrak eta... bueno.
- Behiaren umea nola da?
- Bai… pues aratxea, bai, bai, aratxeak ere saltzen giñue, biño klaro, [...] aunditz te… gastatu ere bai iten da, aratxea gizentzeko ere…
- Pentsua, janaria…
- Zaldaria, zaldaria, hola erten duzue zuek?
- Zaldaria?
- Zaldaria.
- Zer da zaldaria?
- Pientsue.
- A hori, a bai, e? zaldaria?
- Zaldaria, guk hala erten genuen zaldaria, bueno orei pentsue, pentsue.
- [...] euskaldunago?
- Orain zaldaria... zaldaria ez nintze /enintze/ oroitzen ere orain, beiño lehen beti zaldaria.
- Hori eukaldunagoa da!
- Orain erraten badiotet gure, nere… nola erraten dire… nietos.
- Illobei.
- Bueno.
- Hori inork ez daki, e?
- Erraten badiotet zaldaria, hori, “¿eso qué es?” [erranen didate].
- A, nik ere ez nekien zaldaria zer zen, e?
- Bai, hagitzez polita, bai.
- Ez dakit nola, ez dakit nola atrari den zaldaria.
Egilea(k): Jon Uharte






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!