Esteribar (Nafarroa)

Elizara ere Leranotzera

Elizara ere Leranotzera <p>Leranotzera joaten ziren elizara. Usetxiko eliza hondatuta dago aspalditik. Beldur da botako dutela. Osteritzekoa ere botata dago. Leranotzen izaten da meza noiz edo noiz.</p>

Leranotzera joaten ziren elizara. Usetxiko eliza hondatuta dago aspalditik. Beldur da botako dutela. Osteritzekoa ere botata dago. Leranotzen izaten da meza noiz edo noiz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Apeza ez, Leanotzen ze apeza ere.
- Leanotzen?
- Bai.
- Hemen ez dago elizarik?
- Eliza bada.
- Eliza bada, baiño dago arrunt estropeatue dago.
- Ta aspalditik ez dago mezarik?
- Ez ez, ez dago, ba, ez dago, arrunt estropeatuik dago, hertxi dago.
- Pollita da eliza, e?
- Pollita?
- Txiki-txikia.
- Bai, baiño ez, arront hondatuik dago. Nahi zuten arreglatu, biño... arzobispora iten zuten… galdi iten zuten, baiño ez tzuten herri… orai ez da apezik.
- Orduan ya…
- Orai eliza aunditz hertxi daude .
- Leanotzen ere bai, ez?
- Leanotzen, bueno, Leanotzen noizbehinka izaten da meza, igandetan izaten da meza, ez igandero beiño…aunditz torri deikelaik apeza, pues, izaten da meza, beiñon hemen ez; beno hemen eztike sartu ere elizera orai, ez, ez, dago arrunt hondatuik.
- Ya… arreglatu egin behar, bestela.
- Arreglatu… hori botatzen delaik kendu inen dute.
- Bai?
- Ui, ez dakit, ni beldurre dut, botako dela hori, Osteritzen, han… herri bet…
- A bai Osteritzen ikusi dut…
- Bota zen.
- Eta oai hilerria, zementerioa.
- A bai, bai.
- A ta bota zute? Osteritzen?
- Bota bota zuten…? ez, bota zekiote.
- A, bota zekiote?
- Bota zekiote, bai, bota zekiote, la torre o nola erraten da.
- Torrea.
- Torrea, bai. Eta hemengoa, ez dakit, hor dago oraiño, beiño...

Egilea(k): Jon Uharte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia