Oñati (Gipuzkoa)

Gerra latza izan zen

Gerra latza izan zen <p>Onik itzuli zen gerratik. Baimen batzuk izan zituen, baina arazoak zeuden etxera etortzeko. Gerrako kontu latz batzuk azaltzen dizkigu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-053-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Onik itzuli zen gerratik. Baimen batzuk izan zituen, baina arazoak zeuden etxera etortzeko. Gerrako kontu latz batzuk azaltzen dizkigu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bueno, ha akabo zan ha be. Osasunakin etorri giñan, hasi giñan lanian fabrikan ta ezkondu giñan ta honeik be etorri ziran ta segi aurrera!
- Eta hor denpora guzti horretan han egon ziñanian etxera etortzen ziñan noizian behin?
- Bai, noizian behin bai. Ez behinguan ez, baiña ba ze esango dotsut ba nik, ba ni handik etorriko nintzan ba leheningo fan nintzanetik eztakit ba nik, zortzi hillabetera edo, sei hillabete zortzi hillabetera edo holakon bat. Emuten oskuein permisuak igual zortzi egun ta hola, baiña problemak egoten ziran orduan, etorri ta, por ejenplo Teruelen bai, eta emun oskuen permisua eta zela etorri? Ez euen trenik, ez euen autubusik, ez euen ezebe. Kamiñora urten ta obligaziñua eukein kamion militar danak kamiñuan geratu in bihar ziren, eta geraketan ziran kamiñuan eta gañian jarri ta Zaragozaraiño, eta behin Zaragozara ezkero egoten zan trena baiña zona horreittan ba pentsau, eta gero etxera etorri ta holaxe, zelabait, behin akordaitten naiz, egon be holaxe konbinaziñuak, trenak etorten ziran ba nunbaittetik nunbaittera, eta nik neukan beste lagun bat Araozgua, eta bagetozen eztakit nundik zan, Terueldik ala hor nunbaittetik eta Brinkolan geratu zan trena eta baziran ordua de atake edo gabian, eta guk ze ingo xuau ta bajau giñan eta bixok goizeko ordu batak edo zerien, bajau Brinkolan ta Oñatira, ha Araotzera eta ni Sarramendira, goiza, eguna zabaldu orduko Sarramendira. Bai hareik egun latzak izaten ziren, gero puska bat normalizau ziren baiña geizki ibilli bihar izaten zan. Gero bai, ni gero fan nintzan mobilizauta ta orduan trenak eta danak egozen martxan, gaiñera salbokonduktua emuten oskuen eta ondo. Baiña gerra pasau zanian eta orduan, haik oso egun eskasak izan ziren.
- Eta ze itten zenduan zuk? Ze misiño edo ze funziño, ze itten zenduan? Ze lan?
- Guk zerien geukan artilleria, kañoiak geukan, baiña han infanteriakuak eta ibiltten ziren, ta gaur esanda ezta sinistu be in, orduko gauzak. Han ba republikanuok edo, handikaldekuok, atakiak egoten ziranian ta bata aurrera eta bestia atzera, lurrian hilda egozenai, hilddakuai, erropak kendu eta jantzi, e? [...] Hotzagatik, e? Hotzagatik. Hilddakuak pilluzik egoten ziren, zerien, lurrien. Ha oso serixua zan, gero mobilizau giñanian orduan fan gitzan [...] orduan gosia, jan ez, jan gutxi, eta artian hantxe egon bihar.
- Eta lo itteko ta?
- Ba lo in, han basuan? Jarten ba zan lurrien ba sua indda, ba hantxe zutittu barik, hantxe geldik. Eta bestela zanga bat jo, zangatxo bat jo ezkio, eta lurrien zangan sartu eta han aiziak etzan korritten, eta hantxe bestela ba... Eta bueno, holaxe fan ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia