Familia musikaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beraien etxean zituzten soinu-jotzaileak ere, ez zuten ezetarikorik falta etxean. Inguruko jaietara-eta joaten ziren bai bere etxekoak eta inguruetakoak ere. Bere nebak eta gizonak ere tronpeta jotzen zuten gerra ostean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: ESK-056/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
-Jolasetik aparte dantzak eta erromeixak eta.
-Bueno! Hori geure aurrian eitten zan.
-Zuek dana zeukatzuen etxian, eskolia, dantzia, tabernia.
-Soinujotzailiak danak gurian, neu ez, neskak be bai, monjia be bai; kordeona euken monjiak be.
-Mojiak korneona joten eben?
-Monja egonda gero erositta. Ta beste aiztia, ondio Atxabaletan bizi da, eta horrek oin be pianillua ta joteittu. Neu torpiena.
-Osea ke zuek familixakuak alaiketan zeuen giruoi. Domekero joten zeuen edo?
-Ez, juten zien Angiozarko Itxua, be juten zan hara soiñua joten hola jaialdixetan, hori elegantia zan da. Eta horren anaia be bai, Julian. Da Angiozargua beste bat; Angiozargua zela zan?
-Baiña haik etorriko zien aparte.
-Bai, jaixetan. Itxua jai apartetan baiña bestiak jaiero egoten zan han. Eta gero joten zeben gure anaiak inbaliduak eta nere gizonak joten zeban tronpetia. Eta hori gero, gerra ostian da.
-Gerra ostian?
-Bueno, gerra ostian be bai, horrek bestiok be bai. Eta hau hemengua...
-Urki?
-Urki be bai. Bueno, han zenbat kordeonista! Bueno!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!