Eskoriatza (Gipuzkoa)

Zumaiako tren-istripua eragin zuten haize-boladak

Zumaiako tren-istripua eragin zuten haize-boladak Bere anaiak behar zituen paper batzuk zirela-eta Donostiara joan behar izan zuen behin. Donostiatik bueltan, kostaldeko trenetik, Zumaiako tren-istripua ikusi zuen, trena itsasora jausita. Bezperan haize bortitzak egon zirela kontatzen du. Triskantza handiak eragin zituen haizeak. Trena zelan geratu zen deskribatzen du, berak ikusitakoa. Trena elektrikoa zenez, indar barik gelditu zen. Pertsona batzuk itota hil ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere anaiak behar zituen paper batzuk zirela-eta Donostiara joan behar izan zuen behin. Donostiatik bueltan, kostaldeko trenetik, Zumaiako tren-istripua ikusi zuen, trena itsasora jausita. Bezperan haize bortitzak egon zirela kontatzen du. Triskantza handiak eragin zituen haizeak. Trena zelan geratu zen deskribatzen du, berak ikusitakoa. Trena elektrikoa zenez, indar barik gelditu zen. Pertsona batzuk itota hil ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Zumaian orduentxe ikusi neuen trena jausitta itsesora.
-Akzidente famosua, e.
-Hor aurreko illunkeran, nafar-hegoia hortik etortten da, da, io!, inddartsu ibilli zan atsaldien, zapatu atsalde baten. Da gabien kanbixau zan goittik, da bazterra guztiok eruen biher da, holaxen guri etxien goiko bentanok jota zabaldu zittuen berak, maratillok apurtu eta zabaldu zittuen, da luzeruek euen eta luzerue hartu ta aidien eruen euen zerorrek eta. Guri ez zoskun kalteik bape eiñ, hoixe besteik eta. gero alanbriek eta postiek. Zentraltxo bat hor kalien euen eta hortik surtiduten gitzen gu argixaz da, holan enda ba asko lekutan apurtu zittuen postiok eta alanbriok eta gabian ibilli zan haxia billurgarri han Zumaian trena bota euenien. Billurgarri ibilli zan haxia.
-Zuk ikusi ziñuen itsasora jausitta?
-Bai.
-Ikusi neuen, bai, hiru bagoi, hiru kotxe, bi ia goraiño beteta urez eta bestie erdixeraiño edo holan atzeratxuao han buruz behera; hantxe ezen, bai.
-Baiña Zumaiara nundik fan ziñen ba, Zumarragatik ala Debatik?
-Kostako trenoi.
-(...). Zuek San Prudentziotik zuzen?
-Bai, gu Maltzagara fan, Maltzagan beste trena hartu eta handik faten gitzen Donostiara.
-Eta orduan trenetik ikusi zeuen trena uretan?
-Hori da.
-Ze urte zan, goguen daukotzu? Hori zan anaie libraittera fan ziñanian?
-Bai. Edozein modutan be gerrie akabauta gehixen be urte bi edo.
-Berrogeta bata inguru horretan?
-Halan izango zan. Eztotsut esango ze denpora izengo zan baiña. Urte bi barru behintzet bai. Belaxe ein gittuen papelok eta. Bai.
-Eta itsasua be orduan ikusi zeuen lenengo aldiz.
-Bai, han ezen bi bagoi. (...) Marea baja euen ala altu ala zela euen baiña. Bi ezen uretan bertan tapauta eta bestia erdixe, dana etzan jausi, e. Itxurie geldittu zien, atzetik beste bi edo hiru kotxe illaran geldittuko zien atzetik zutik.
-Haiziak bota eben?
-Bai. Itxuria makiniek engantxauta doiazela haize billugarri batek urten euen illunkaran, da hori azkenengo trena, Donostiara doiena. Klaro orduen euen beste gauza bat, oin bi ordu aurrera daroiu eguna, eta orduen bi ordu atzerago euen eguna, da illunetan oiazen, illunetan gabien, oingo hamarrak edo izengo zien han jausi zienak zerien. Itxurie haixe billurgarrixorregaz inddarra fan in jakon trenorri. Elektrikue. Bai, inddarra fan. Eta inddarra fan jakonien ba hantxe geldi, geldi, ez atzera eta ez aurrera. Da bera han zubi gaiñien; apur bat sartuta euen barrura zubixen, uren parien aurreratxuao; eta itxurie makiñiek pixu haundixe euki tta, makiñiorri kataiek apurtu berai engantxauta eukenoi eta bi kotxe, hiru kotxe, bi uretara ta hirugarrena erdi txistxilixka han.
-Makiñia bertan?
-Makinia bertan geldittu zan, itxuria.
-Zer euen, aldapan trenbidia?
-Ez, lau-lauen euen, ura bardiñ-bardiñ-bardiña euen lekuan. Bai, halaxen euen orduen. Lenengoko aldiz.
-Eta miñik hartu euen inork?
-Bai, bai itxurie hil zien banakan batzuk, eztakit zenbat baiña. Klaro, antxiñako kontue da hori.
-Bai, bai, korreue. Normal.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia