Eskoriatza (Gipuzkoa)

Itsasoa lehendabizikoz ikusi zuenekoa

Itsasoa lehendabizikoz ikusi zuenekoa <p>Bere anaia "Estrecho de Gibraltar"en soldadu zegoenean paper batzuk behar zituen handik etxera bueltatzeko. Orduan Donostiara joan zen paper horien bila eta orduan ikusi zuen lehendabizikoz itsasoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere anaia "Estrecho de Gibraltar"en soldadu zegoenean paper batzuk behar zituen handik etxera bueltatzeko. Orduan Donostiara joan zen paper horien bila eta orduan ikusi zuen lehendabizikoz itsasoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Itsasua noiz ikusi zeuen lenengo aldiz?
-Ba itsasua ikusi neuen, anaia Estrecho Gibraltar edo han auen soldau enda hemen kamillero ibilli zan zerien gerra-denporan nazionaloi lagunketan. Ni baiño bi urte zarraua zan baiña Durangoraiño fanda ibilli zan lagunketan, hartu zeuen aurrian da jarraittu utsien haraxeaiño. Enda gero han, itxurie balixo utsan denporiak, da papelok in gittuen, herrixen ein gittuen papelok da ha libretako Donostian eztait zeiñeana, beste lagun batek ekixen enda ezaupide haundixe euken (...), da holaxen. Esku hutsik ez fateagatik usokume bi zuri-zurixek, hain polittek eruen gittuen kaja baten eurendako hara, da haritxeri eruen gutsen papelok libretako, anaioi libretako, ia etxera etorteko. Eske gure soldauxkariok izen zien, e. Hak ein (zittuen), eztaitt zazpi urte edo zortzi urte edo ze eiñ euen. Da bueno-bueno. Da holaxen hor Donostiako zerorrek papelok belaxe eiñ oskuen etortzeko ta halaxe etorri zan etxera. Ta orduentxe lenengoko aldiz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia