Ubide (Bizkaia)

Gaztetan Bilbon eta Getxon asko ibilitakoa

Gaztetan Bilbon eta Getxon asko ibilitakoa <p>Bilboko izekoren etxera sarritan joaten zen. Barrakatan ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Negurin neskame zeuden izekoekin joaten zen Algortatik hondartzara. Amak kartak azkar eta ondo idazten zituen. Bere edadeko jende gutxi zegoen hainbeste eskola zuenik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-059 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bilboko izekoren etxera sarritan joaten zen. Barrakatan ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Negurin neskame zeuden izekoekin joaten zen Algortatik hondartzara. Amak kartak azkar eta ondo idazten zituen. Bere edadeko jende gutxi zegoen hainbeste eskola zuenik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba ni Donostire, ba Bilbon asko ibilitakue nintzen, ze ni izekoenara ta joan naiz asko, barraketara. Ba zuk ez dakizu izen hori, ba Sabino Arana dauen lekuen, orduen zan “Avenida de Jose Antonio”, ta han egoten zien barrakak, ta barraketara ni asko joan naz! Ta hargatik nik Bilbo ezetuten dot bastante ondo, ondo ezetuten dot. Barraketara asko joan naz izekoenera ta, gazte-gaztetatik hasite. Ta Algortara be esan dotsutena, hara plaiara jun naz ba nire izeko bat, bi egon ziren kridxeda Negurin. Ta Neguri bidiek be nik jakin noazen. Ze ibili nazelako, Bilbon ta izekuek eduki dodazelako. Barraketara ni asko joan naz, bai.
- Ta barrakak ze egoten ziren ba, egunero han?
- Ba ni han izikuenien negon hamabost egunien edo barraketara junde.
- Baiña barrakak beti egoten zien, urte osoan?
- Ez, uden, uden. Uden, baiña ostantzien be juten nintzen. Ta autobusien juten gintzezan hemen, ta han aiuntamentuen egoten zan autobuse, “La Unión” ibilte zan orduen be, ta paradie han ba aiuntamentuen egoten zan erdi-erdidxen holan egoten zan ba hortoko redondel bat ezebe bakue, ta hantxe paretan zan autobuse “de La Unión”. Ta haraxe joate gintzezan, ta bajatu be hantxe ta hartu be hantxe. Ta yasta. Ta gero handik izekok urteten osten. Ta yasta. Ta ba gero ba gure amak be ba ordun telefonoik ta ez geunken eukiten, ta izekuek bez, baiña ba eskribimientuekaz ebilen “en primera fila”. Gure amak zutunik eskribite auen, hainbeste eskolan ibili zen bere denboran ta! Ta orduko denborakue ta falta barik ta eskribiten auen e? Ta nahikue zan orduko denborakue! Ta berak hori eukite eban ba bere buruen. Ba hil zen oantxe hemeretzi urte, ta eduki ebazen laurogeita hamalau urte terdi, ta bere buruen eskribimientuekaz egoten zan zur! Jun medikuena Bitorixa, ta kamionetai-ta “trin-trin-trin” leituten otsien, bera hortan egoten zan ba pozik! Ze bere edadekuek eskolarik ta ez daure jakin herridxetan. Ta berak asko jakin, ta egoten zan elegante, bere buruen, bere buruen! Ta buruen jakiten auezan ba “gramatica española” ta buruen jekite auezen ba abadie etorte zan hemen zapatu-domeka guztidxetan ta ba “la gramatica es el arte de leer y escribir correctamente la lengua española”, tapa-tapa esate otsezen, ta “zelako burue dekozu!” esate otsen. Bai. Ta ba estudiau biherrekue zan baiña orduen dirurik ez ta, ezebez! Ta diru bakuek ezebez.
- Hori ez lehen ez oin.
- Ta oin bez, oin bez, oin bez, oin bez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia