Gorriak inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: ESK-051/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta gero beste hori, bezinue ta beste bat, haik be gure euen zera eiñ, gorrixen zeroi, ie!, amorro txarra utsen gorri aldeko jenti horri, zera ta, eta gurera jo euen goxian egunsentixan da. Apuntau biha dabela boluntarixo horrek hemendik bial..., kontra eitteko. Holan, da amak esate utsen: "Ez zaitteze apuntau, ez zaitteze apuntau, apuntau ez zaitteze eiñ". Hor (...) ezpaldie zan eta hor ezpaldan atzo hor geldittu zien zortzi-hamar bat, lurrera botata hor egon zien, eta ez zaitteze apuntau" ta. Itxurie etzien apuntau lagunketan. Egun hartan fan zien lagunketan militarroi hemen aldetik, da hau zoniau ezauketan euen parajiok eta espliketan utsien da, da gorrixoi handik atakau utsien, gorrixoi atakau utsien kaiñoiekin, horrek siete y mediokuek edo, diez y mediokuek, txikixauek igual izengo zien, kaiñoiokin atakau utsien, apur bat atzeratu zittuen. Gero blindaue eukien gorrixok Atxabaletan han Santutxo esaten jakon kanposantura bidien, handik hori topetan euen, ezpaldioi, eta eurok euren kaiñoiokin, muluen gaiñetan kaiñoiok eta gero montau eitten zien; eta haixe ataketako zerorri, ataketako daezela, justu justuen iges ein biher izen utsen zerorrek, blindau horrek eta etzauen harrapau. Gero berriz hor Kurtzetan jarri ei zien da, ba gero gauzie, hemen hau barranko hau danau hartu euenien, kamiñue librau euenien eurak ibiltteko, hor mendixetan bertan, bertantxe hor geldittu zien gorrixok, nazionalok geldittu zien hor, da gero gorrixok ba hor jarri zien danien, eta eurek be itxurie armamentuaz fuertetu ein zien gorrixok. Da gero San Andres egun baten danien atakau euen, hemen Billerealen da. Hor mutil asko galdu biher izen euen Billerealen, esaten euen moduen. Entzun nauen, eztaitt holan izengo zan baiña, zulo haundi bat eiñ eta larogei mutill hara bota zittuela arkalen gaiñien. Eta eurak danak alkarri tiroka hor Billarealen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!