Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jatorria; Eskoriatzako auzoak

Jatorria; Eskoriatzako auzoak Aita, "Segurena" baserrikoa. Ama, auzo bereko "Nagiturri" baserrikoa. Eskolara Marulandara joan zen umetan. Aurretik badirudi eliza ondoan eskola bat egon zela, baina berak ez zuen hori ezagutu. Marulanda auzoa, izatez, Zarimutz auzoarekin bat egiten du. Desagertutako baserri izen batzuk.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita, "Segurena" baserrikoa. Ama, auzo bereko "Nagiturri" baserrikoa. Eskolara Marulandara joan zen umetan. Aurretik badirudi eliza ondoan eskola bat egon zela, baina berak ez zuen hori ezagutu. Marulanda auzoa, izatez, Zarimutz auzoarekin bat egiten du. Desagertutako baserri izen batzuk.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta aitta zan basarri honetakua?
- Aitta basarri honetakua.
- Basarrixan izena esan dozu zala…?
- Segurena.
- Segurena. Eta ama nungua zan, nun jaixotakua?
- Ama Nagiturri, Nagiturri basarrian.
- Eta hori ze dao hemen bertan auzuan, edo…?
- Bertan auzuen han bestaldetik, bai.
- Eta, orduan, ume-umetatik zu basarrixan bi izan zara, hemen bertan…
- A, bai. Nik… Basarrixen edo hamen. Hamendik eskolara faten gitzen horra Maulandara edo behera. Hor egon zan eskolia. Hemen bertan be uste dot eskolia egon zala hor elixa-kontran lehenau. Baiña nik hor ez naben ezautu. Gu faten gitzen behera, Maulandara.
- Oseake, aurrekuek, biharbada, horkua ezautuko zeben, ez? Horko eskolia.
- Bai. Baiña Maulanda da, berau auzuau da. Zarimutz ta Maulanda dana da Zarimutz auzua.
- Bai, gaiñera, lehengunian esaten zenduan, ez? Maulanda ipintzen da, baiña berez Zarimutz auzua da, ez?
- Zarimutz auzua, bai.
- Orduan, Zarimutz haundixa da, ez? Bai, terreno aldetik eta basarrixak be…
- Bueno, haundixa [bada], bai, hogeta xei basarri edo zien lehen. Oin batzuk, ba… batenbatzuk galduta daz basarri batzuk.
- Bai? Gogoratzen dozu basarrin baten izena oin galduta dauana ta…
- Galduta dauena? Bai, Zelaizueta bat. Klaro, oin beste batek erositta dauko, baiñe… beste batek ardixek-eta ibiltten dittu , baiña ez da bizi iñor.
- A, orduan, basarrixa berez badao, osea, basarrixa zutiñik dao, baiña…
- Basarrixe zutiñik dao. Ta beste bat Gorosarri be bai. Gorosarri be… ha ya basarrixoi jausitta dao. Ha be oin beste batek erositta dauko, baiña…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia