Elgoibar (Gipuzkoa)

Damakortan jaio eta Elgoibarrera bizitzera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Damakorta baserria handia zen. Elgoibarrera etortzean kalea hurbilago zuten. Joxek anaia nagusienarekin lo egiten zuen. Etxeko atea ez zuten inoiz giltzarekin ixten, baina txakur gogorra zuten atean zaindari. Lehengo eta oraingo Elgoibar.

Transkripzioa

- Jaixo ziñan basarrixa zelakua zan?
- Ba basarri majua zan, haundi xamarra ta mendi asko ta [...].
- Ta gero aldaketa haundixa izango zan, klaro, Elgoibarrera etorri eta etxia ze, txikixaua?
- Bai, beti. Ta kalia hurrao ta beti geu ere hemen [pozikixao] han baiño, ta poliki-poliki ba, gustora.
- Eta bueno garai hartan normalian familixan, ba, anai asko ziranian, ba, lo ein bihar izaten zaben, ba, klaro, igual bi anai ohe baten edo… Zuri ere tokau zitzaizun beste anai batekin lo eittia?
- Bai honbre, danok.
- Danok, ezta?
- Bai. Nik anai zaharrenakin lo eitten naban.
- Zaharrenakin?
- Bai, […].
- Eta etxetik ateratzerakuan giltzez ixten zenduten?
- Ezta pentsau ere!
- Ezta pentsau ere, ezta?
- Holakorik ez, txakurra bai gogorra ataixan bat edo bi igual. Gabian ta han, ene, ez zan giro! Hara arrimatzerik ez zaon. Txakurra baeuan, txakur beltz bat, terriblia! Ta bueno...! Oso gogorra! Ta txakur batekin bat juten bazan jo-ta itto […] ahal izan ezkero. Hortan bai! Hortan bai…
- Zuretako zein zan hobia lehengo Elgoibar edo gaurkua?
- Elgoibar? Nik ez dakit, ba, ze esan. Preparauta gaur dao, hau orduko, bueno… bateko ehun dao preparauta gauza danetan. Baiña jendia, ez dakit, ba nik, artietan... oin baiño errezao [konbertidu] edo jende sanuaua edo hau pixkat... granujia gehixao edo... zeoze, esan nahi dot, ezta?
- Desberdiña, ez?
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia