Eskoriatza (Gipuzkoa)

Baratzean lantzen zituzten gaiak

Baratzean lantzen zituzten gaiak <p>Ganadua eta zelaiak izaten zituzten. Artoa, baba, patatak, garia… ereiten zuten. Baratzean denetarik egoten zen lehenago ere. Letxuga lehen azukrearekin jaten zen eta gerora hasi ziren gatzarekin jaten. Ganaduentzat belarra edo bestela pagatxa ereiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganadua eta zelaiak izaten zituzten. Artoa, baba, patatak, garia… ereiten zuten. Baratzean denetarik egoten zen lehenago ere. Letxuga lehen azukrearekin jaten zen eta gerora hasi ziren gatzarekin jaten. Ganaduentzat belarra edo bestela pagatxa ereiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu aittak-eta basoko biharrak egitten zittuela.
-Bai.
-Han inguruko basuak zelakuak zien? Baserri gertuan zer zeukazuen, soluak?
-Dana solue.
-Eta basuak zer egoten zien, urriñao?
-Bai, bastante urriñao. Zelaixak, [ibiltten] zien behixak, zelaixak, ortua, eta horretxek. Hurrien ortua eta hoixe.
-Eta soruan zer eraitten zenduen?
-Eraitten gauen artua, babia, patatak, horretxek. Garixa...
-Orduko ortuetan-eta gaur besteko berdurarik-eta egoten zan.
-Bai, bai. Ni akordetan... lekak, porruak, azak. Danetik. Azelgak...
-Puxkat danetik.
-Puxkat danetik.
-Letxugak eta tomatiak?
-Baitta. Letxuga ta tomatia eta dana. Dana egoten zan lehenau be.
-Eta zuek letxugia-eta zela jaten zenduen?
-Ba lehenau-lehenau jaten zan azukarraz. Azukarraz. Eta gero ia gatzaz. Gero gatzaz, baiña lehenengo-lehenengo akordetan naz azukarraz.
-Ortua, zelaixa eta ganaua egoten zan. Soluan garixa eta artua. Behixendako bedarra-eta ereitten zan?
-Ereiñ ez. Zelaixan zela [auen] bedarra ebai han, sikatu eitten gauen, eta bestela ebai.
-Eta pagatxia ero?
-Baitta pagatxia be bai, pagatxia be bai.
-Hori ereiñ...
-Hori eraiñ eitten gauen, hori eraiñ eitten gauen, bai.
-Basuak akordatzen jatzu zer zien, haritza, pagua, gaztaiñia...?
-Gaztaiñie be bai, baiña pagua, pagua gehixao.

Egilea(k): Jaione Isazelaia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia