Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako kontuak; eskola garaia

Umetako kontuak; eskola garaia Umetako kontuak; jolasean non egiten zuten. Irakasleari errespetu handia zioten ume guztiek. Ez zuen zigorrik ezagutu euskaraz egiteagatik.
Umetako kontuak; jolasean non egiten zuten. Irakasleari errespetu handia zioten ume guztiek. Ez zuen zigorrik ezagutu euskaraz egiteagatik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetan-eta mendixan ibiltzen zinazien asko?
- Keba. Hantxe, eskola inguruan-ta. Maistriek errespeto kristona auken, e. Ta guk, e, bost ero xei jolasian ibilli. Eta "maistrie!" esan ezkero, raa!, ezkutau eitten giñen danok. Bilurra, billurra geuken.
- Zigorrik ipinttzen zotsuen euskeraz berba egitteagatik?
- Ez, ez, ez, ez. Erderaz, e, basarrittarrak-eta, e, neuk be asko ez, baiña basarrittarrak eta gutxiau; erderaz drinbili-dranbala eitten geuen gehixenok; eta gero abariakin monagillo-ta, monagillo bizi guztien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia