Eskoriatza (Gipuzkoa)

Ikazkintza eta karegintza inguruko baserrietan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikazkintza; karegintza. Gizonezkoen lana batez ere. Txondorrak ikusi izan ditu inguruko basoetan. Karobi-zuloa ere ezagutzen du, baina karea egiten ez du ikusi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, gero, iketzik eta kareik eta eitten zauien zueik hemen?
- Iketza neuk, osea, ez dot… hortxe ez naz… ikusi ta ez dot ein. Bueno, ikusi-ta bai ondo ta, baiña gurien geurien be iketza eindda dau.
- Bai?
- Bai.
- Hor gizonezkuek ibiltten zien, ezta?
- Gizonak, gizonezkuak, bai. Ni ezkondu nitzen aurreko urtien be gurien aittegiñarrebak esaten euen han basue Gatzagan daukou eta orduntxe euzela iketzak eindda. Txondor paren bat edo ein auen iketza.
- Eta kareik? Kareik?
- Karaik ez dot ikusi.
- Ez, e?
- Ez, karaik ez dot ikusi, hoixe ez. Baiña txondorra hemen Marin basuen be ikusitta daukat, egurra ipintten illera-illera-illera-illeran zela ipintten zan danak holaxe illera-illera-illera-illeran bueltan-bueltan-bueltan-bueltan zela ipintten euen badakit, ikusitta daukat. Ta, gero, gaiña dana tapau ta sua emun ta… Hori bai, txondorra akordetan naz, neskatilla-denporan akordetan naz. Bai. Oin, kareik ez, kareik ez jat tokau, geure etxien edo [neri] ez jat kareik tokau. Ikusteik be ez jat tokau. Karezulue baeuen hor zerien —vete a saber noskue dan—Marinzubin badau. Oin ixa apurtu ein da baiña karezulue badau.
- Badau…
- Karezulue esaten daue dala.
- Bai.
- Bai. Hori ikusi dot. Eta karezulue, oin, neuk ikusi ez dot ein. Nos esistidu dan hoixe ez dakit.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia