Deba (Gipuzkoa)

Idien mantenua

Idien mantenua <p>Probara atera aurretik idiei aprobak egiten zitzaizkien karga eta bestelakoak neurtzeko. Baba ematen zien jateko, mantenu garestia zen. Arruara joaten ziren idiak ferratzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Probara atera aurretik idiei aprobak egiten zitzaizkien karga eta bestelakoak neurtzeko. Baba ematen zien jateko, mantenu garestia zen. Arruara joaten ziren idiak ferratzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Holako tratuak hartu dittut nik…
-E gaur aiñeko zeaik izaten zan, e, ba ez dakit, idik ateatzeko garaien e, aprobak in, neurtu, hola ta gauzak eta…
-Bai.
-Holako gauzak izaten zian ordun’e?
-Bai, bai, bai.
-Gaur bezain zorrotz eamaten zan?
-Ez dizut esango, baiña bai, ordun’e o aizu, gaur e drogatuta juten diala ta analistak eta gauz hoiyek eta baiba, baiña orduan drogaik eta ez zan, natualian ganaua gobernau ta, pixuan sartu ta kiloko kilo t’erdi sobrekarga hartu ta gauza hoyek ordun’e bazian, baiño drogen analistak eta hoyek ez, ez zian eitten. Geroztikan zian beste tranputxo hoiyek geroztikan hasi zian. Bai, jendia gaixtotu in zan ta gehiyo jakin ta, guk esaten giñun guk esaten giñun “ze dios! leheno’de iriya gobernatzen giñun ba guk” eta “hoinbeste plazeta ez giñun irixten ta uain nola leike” ta gero azaldu zien, okerrak gero azaldu zien.
-Jateko esan dezu baba ematen ziozun, baba, baba...
-Zain haundiyekin, zain haundiyekin baba ta bestela berdia ta parian parekua, lehor garaiye, o lastua o, ematen giñun eta baba behintzat ba ondo, zain haundiyakin, eta gaiñuntzian tripa bete, bakizu. O nahikua ez, nahikua ez zitzakon ematen, zuk proba bat o itten balin baziñun, ba irikin in behar izaten zan ibili, dezente. Ura gutxi, eta jatekua’re tripa sartu in ber zenun, kiluak kendu in behar ziñun, bestela sobrekarga haundiya hartu behar izaten zan, eta hor jokatzen giñan, eunia bitan ibiliz saltaka idiyak eta, baiño lan haundiya izeten zan, enredo haundiya zun, ta nik hura, deskartau in nun, hura laga in nun. Iri bakarrak...
-Diru, dirutza izango zan mantentzea haiyek’e ez?
-Bai, onbre, hoixe ba, beti parian parian garestiya izan da, bai, iriya mantentzia, lujua zan ta, lujo bat.
-Eta perratu ta? Nun itten zittuzun?
-Orduan perratzaillia, uain gaur neuk jarduten det etxian uaindik.
-Hara!
-Behiak eta perratzen neuk jarduten det. Baiño orduan juten giñan Arrua juten giñan irik perratzea, perra gantxuakin ta jarrita ta itten giñuzen ta, gero uztargilliak berriz etxea etortzen zien, hots ein ta uztarriya ittea, eta gero uztarriya in ta iriya probatu.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia