Deba (Gipuzkoa)

Uztargilea etxera

Uztargilea etxera <p>Uztargilea etxera etortzen zen uztarria egitera. Uztarriak nola egiten ziren azaltzen du. Pagoa izaten zen uztarriak egiteko egur onena eta egun bat behar izaten zuten lana bukatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Uztargilea etxera etortzen zen uztarria egitera. Uztarriak nola egiten ziren azaltzen du. Pagoa izaten zen uztarriak egiteko egur onena eta egun bat behar izaten zuten lana bukatzeko.

Transkripzioa

-Zeiñek ze joera nola ateatzen zuan ta.
-Asike uzta-uztarrie etxen bertan itten zuen?
-Bai, egurra ekarri ta, bertan ein ber izaten zan, iriyai in ber izaten zitzakon neurriya hartu, batzuek buru makurrak izaten zian, ta bestiak buruz altua, orduan hayek igualdatzeko ba uztarriyai hartu ber izaten zakon bere maniobra eta gero, batzuek adar zabalak izaten zian, ta uztarriyan juntu jartzen zienian alkar jotzen zen, ta alkar jotzen zegon bat, hamen [oazian] berotik jarri ber izaten zun ta bestia gorotik, entenitzen dezu? Eta hoi neurri hoik hartukuak badia irik, kopeta neurtu, eta beren joera hartu ta, orduan ba neurriyak hartu ber izaten zien bertan. Erropa nola izaten da neurrira josten dana, ba igual, igual.
-Eta ze egurrekin itten zien uztarrik?
-Pagua en general, mayoriya pagua. Gero hasi zian zeakin lertxunakin itten, baiño, raka raka, puskau eitten zien.
-Pagoa gorragoa?
-Pagua gorragua, askoz’e gaiña, bai, bai. Frogatan ta ibiltzeko derrigor pagua ber du, uain basarri lanian ta ibili leike lertxunakin, baiño ariñagua da hura, baiño probako ta ta ez du, ez du aguanteik.
-Eta denbora asko behar izaten zun uztarri bat itteko?
-Eun bat ber dezu, goizian etorriko zan trenian etorrita, ze esango dizut, beatziyak, t’erdik, hamarrak hasteako, eta arratsaldian ba hortxe, bostak, seirak hor bukatzen zun.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia