Deba (Gipuzkoa)

Idiei "brilloa" ateratzeko, ur epela eta lustrea

Idiei "brilloa" ateratzeko, ur epela eta lustrea <p>Idiei "brilloa" nola ateratzen zieten azaltzen du; ur epela, lustrea, etab. erabiltzen ziren. Probalekura kamioietan eramaten zituzten idiak normalean, baina gertuan zenean oinez joaten ziren. Debara idiak probatzera joan zirenean gertatutako pasadizoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiei "brilloa" nola ateratzen zieten azaltzen du; ur epela, lustrea, etab. erabiltzen ziren. Probalekura kamioietan eramaten zituzten idiak normalean, baina gertuan zenean oinez joaten ziren. Debara idiak probatzera joan zirenean gertatutako pasadizoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bere lana, bai.
-Eta hor sekretun bat izaten zan, e, idiri brillua ateatzeko o?
-Brillua ateatzeko?
-Zekin ateatzen ziozuen brillua, zeatikan plaza eaman aurretik pixka bat…
-Brillua batzuek ur epelakin, ondo eskobillatu, garbittu lehendabizi, ahal dan ondoena, eta gero ba ur epelakin, ta beste batzuek berriz lustria nahastuta lustriakin zan ta nik neuk ez nun sekula oittu.
-Lustrea ematen zien?
-Bai, nik neuk ez nun sekula oittura hoi e, ez nuen, bestela iriyak bai garbittu ta zean, baiño normal, normal, baiña batzuek bazuen ohittura hori, pixka baño hola, pixka bat destakau nahi zenak ta izaten zien ba, ta haiyek orduan brillua ateratzeko ba hola ibiltzen zien, batzuk ur beruakin, ur epelakin, ta beste batzuek lustriakin.
-Eta proba lekua jun behar zenuen garaien nun eamanten zittuzuen idik?
-Idiya antomobillian, ordun’e antomobillak izaten zian, bai.
-Ze izaten zan, remolke modukon bat o?
-Ez, ez, ez bestela ganbion koskorra bai ganbiona ganbionak izaten zien ordun’e bai, bai, bai, ganbionan ematen giñuzen.
-Eta e zuena izaten zan kamiona o baten batek ekartzen zun?
-Zumaira juteko oiñez, Zumaira juteko, baiña behin Iziarra ta Deba ta hoiyeta, ez, hoiyeta antomobillakin, bakizu iriya’r nekau itten da eta gu Deba junda genden bitan’e iriya probatzea gabian oiñez, ya yos, pauso asko itten da, aste guztiyan jardun.
-Lanen?
-Lanen irikiyak leher inda zauden garaiyan, ta “uaintxe probau behar dizkiu hauek” pentsau eta, gero jun giñan uztarritik eta hartuta bi koñau, ni ta andrian anaiyia, motorrian jun giñan, eta beste nere anaiyia Zumaiyan bizi dana eta andrin anaiyia bestia, oain Uztarrun bizi da hura, haiyek biyek iriyakin, andar, gu ba haiyek erten ta ordu bete ordu t’erdi horrela, erten gu hamendikan uztarrik ta hartuta motorrian, eta jun giñan Deba ta, Deban ai giñan, idiyak uztartzeko preparatzen ta, guardia zibil paria da etorri zitzakun, ta aber ze in ber genun ta ba iriyak probatzeko airian giñala ta, hua ez zala garaiya ta ez zigula lagako. Ordun izango zian ba, or, ordu bata, t’erdik, ordubiyak, gabian, ta aber zeatikan ta plaza buelta guztiyan ba bezindadia etxiak zaben, eta esnatu ingo giñuzela ta ez ziula lagako. Koño Zumaiyatik jun giñala hola ta hola iriya probatzea propiyo ta haraiño junda aber ba ta beno, konsejo bat emango ziula harriyak bakarrik atea zeilla hotsa, geu ixilik.
-Ixilik?
-Hoi itten bagendun, bale esan ziun, ta horreatikan’e beak beida zeudela ingendun gure prueba hori eta etorri giñan.
-Nun entrenatzen zittuzuen idik, eo nola, nun eta nola?
-Idiyak hamen etxe onduan, e batian…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia