Urnieta (Gipuzkoa)

Aranoko ekonomia, ikatza eta mandazaiak

Aranoko ekonomia, ikatza eta mandazaiak Arano artzain-jendeak sortutako herria omen da. Artzaintza eta basoko lana izango ziren garai bateko Aranoko ekonomiaren oinarria. Ikatza egitea gauza polita zen, mandazainak jaisten zuen ikatza; mandazaina etortzen zenean, nolako soinua egiten zuen gogoan du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arano artzain-jendeak sortutako herria omen da. Artzaintza eta basoko lana izango ziren garai bateko Aranoko ekonomiaren oinarria. Ikatza egitea gauza polita zen, mandazainak jaisten zuen ikatza; mandazaina etortzen zenean, nolako soinua egiten zuen gogoan du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esaten da Arano artzai jendiak sortutako herria omen dala.
-Bai, hala izango da;bai, nei hala iruditzen zat. Zeatikan hor artzaiya, gaiñentzian han zer izango zan ba? Fabrikik-eta ezer ez zan eta garai haitan eta. Hoixe. Hoi dudik ez ein, Arano artzaiya ta basua. Artzantza ta basoko lana. Iketz itten edo. Ordun iketza ere asko itten zan. Hoi're gauza politta zan oso, zea, iketz-ittia ta. Goizian mandazaiya, hor Bentaberriko ondu hortan pagua hor do, han pasako ziñen Aranotik etorri bazea ta. Handikan manduakin Antxistara igual; eguna zabaltzeako etortzen zan mandazaiya. Kanpanillak eta jarrita eukitzen zittuen, koskabilluak esaten zaio, holako borobil batzuk burni ttiki bat barrun duela ta, manduan pausuakin ttir-ttirrit, ttir-ttirrit, soiñua earki ateatzen zun eta kanpanilla're bai eta oso soiñu politta. "Joe, mandazaiya hemen dek". Gu're gue attakin, goiz jun bihar izaten zan mendiya ta. Hara goazela eguna artian zabaltzeko, gue etxetikan Antxistara bi orduko bidia zeon. Bi orduko bidia, ta etxetik ateatzen bagiñan lautan ba seitako hara, eguna zabaltzeako. Udaran euna seiak aldian zabaltzen du ta. Mandazaiya ordun hor izaten zan. Han etortzen zan bee manduakin; manduan gaiñian jarri ta goiz asko. Baiño oso gauza politta.
-Mandazaiyak zertan ibiltzen zian?
-Mandazaiyak iketza jexten zuen, txondarrak itten zittuen hor, ta txondar asko. Ikazkiñak hor gaiñea ezautu dittut arranoarrak'e. Txurdangitarrak eta, Txurdangi aittona ta semiak eta. Abolakuak'e bai, Abola errota baiño behero do, eta Abolakuak'e bai. Benardo zun izena aittonak eta. Hua're semiakin. Ta ni mutil-koxkorra aittai segika ta anaiai segika. Zortzi bat urte ezkero noiznahi Antxistan barrena juten nitzen. Ta hoik iketz itten aitzen zian eta iketza horrea behera jexten zuen. Manduakin jexten zuen. Ta geo oiarzuarrak'e aittu zian, haik gaiñea oiarzuarrak urtiak pasa zittuen, bi-hiru urte igual. Oiarzuarrak eta lesakarrak zien. Haik onak, jatorrak zien oso.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia