Erroibar (Nafarroa)

Soldadutza

Soldadutza <p>Hiru urte eta erdi soldadu Afrikan, Alcarquivir eta Laratxen. Gutxigatik ez zen gerrara joan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru urte eta erdi soldadu Afrikan, Alcarquivir eta Laratxen. Gutxigatik ez zen gerrara joan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero soldaduskara jun zineten? Jun zinen?
- E, soldadus…
- Zenbat urtekin?
- Pues e, hogei urtekin. Pastu nitue hiru urte t´erdi soldadoskan.
- A bai?
- Bai, bai.
- Ta non? Afrikan edo?
- Afrikan, Afrikan, bai.
- Ta…
- Afrikan. Ta hori nere lagune ere han egon ze nerekin.
- A bai, e?
- Denbora guzian.
- Arraiago be bai, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta Afrikan zein tokitan egon zinen?
- E… Alcazarquivir ta Laratxe. Ez dakit aitu izen duzen. Alcazarquivir da herri bet, franko haundie, baiña dao… ee… itsasotik… hemendik Iruñe…
- Non, basamortu aldera edo hola?
- Eeee...
- Ez?
- Ez. Ta itsasora hurbil. Laratxe…
- Itsasotik hurbil.
- Bai. Laratxe dao itsaso baztarrean, ta hori, hogeita hamar edo… kilometro barnaxago.
- Ya, ya, ya, ya.
- Alcazarquivir.
- Ta Gerra Zibilak e… zenbat urtekin harrapatu zintuen ba?
- E, pues Gerra Zibila ni gelditu nitze… e… joateko puntuen.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Orduan urte asko dituzu!
- Pues asko! Seguro!
- Hagitz ongi zara, e?
- Naiz…
- Ze gure ai… nere aita, Gerra…

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia