Azeria eta azkonarra baserritarren etsai
Hizlaria(k):
Egilegor Portugal, Maitxo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azeriek oiloak eta arkumeak eramaten omen zituzten, sarri samar. Hargatik, uxaldiak antolatzen omen ziren, eta halakoetan ohikoa izaten zen azeria tiroz botatzea. Maitxoren esanetan, egun, azeria babestua dagoenez, ezin da tiroz jo, baina baserri eta etxeetan azaltzen jarraitzen duela dio. Azkonarrak, bestalde, arto sailak ondatzen omen zituen. Maitxok gogoan du azkonarra harrapatzea lortzen zutenak, animalia akabatu eta baserriz baserri erakusten ibiltzen zirela gero, eta dirua ematen ziela jendeak, auzoari egindako mesedearen truk.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:03:42
- Erref: ERR-039/018
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Natura » Fauna » Basoko animaliak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!