Maitxo Egilegor Portugal
Errenteria (Gipuzkoa) (1942)
Biografia
Errenteria-Oreretak Oiartzunekin muga egiten duen lekutik gertu jaio zen, Santa Engrazi izeneko baserrian, denek "Arkaitza" izenaz ezagutzen badute ere. Ama Arkaitza bertakoa zuen eta aita, berriz, Astabixkar baserrikoa. Baserriko lanetan aritzeaz gain, aitak Aizpitarteko kobazuloetatik gertu zegoen zentralean egiten zuen lan. Inguru hartako beste umeak bezala, Aizatera joaten zen eskolara Maitxo. Oiartzundik joaten zitzaien maistra, Enkarna. Beste baserrietan bezalaxe, umetatik hasi zen Maitxo baserriko lanetan. Esnea eta fruta saltzen zuten kalera. Noizean behin jaisten ziren kalera enkargutara eta eguneroko esnea Trabalekura eramaten zuten handik esneketariak jaso zezan. Hamahiru urterekin utzi zuen eskola eta hemezortzirekin Txikierdin hasi zen lanean: auzoko taberna zen, garai hartan oso ezaguna igandero dantzaldia izaten baitzen bertan; inguruko herrietako gazteak biltzen ziren han. Lau urtez aritu zen han lanean. Auzoko Iturralde etxeko Luis Elizegi Zapirainekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Perurenako Bentan bizi izan dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-039 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
ERR-041 | 2009 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute