Errenteria (Gipuzkoa)

Egur-ikatza egitera mendira

Egur-ikatza egitera mendira Maitxoren aita basoan lanean ibilitakoa zen, txondorrak eraiki eta egur-ikatza egiten. Senarra ere halako lanetan ibilia omen da, gaztetan. Lan hura zertan zetzan azaltzen digu Maitxok.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maitxoren aita basoan lanean ibilitakoa zen, txondorrak eraiki eta egur-ikatza egiten. Senarra ere halako lanetan ibilia omen da, gaztetan. Lan hura zertan zetzan azaltzen digu Maitxok.

Transkripzioa

-Betiko lana. Hua’re… Hura‘re izandu zan. Uain ez da itten, baño uain mendira juten geanian, hola, igual, paudi batian o pasatzen gea ta txondar zulok han eoten dia. Kusten [dittut]… Bitu-bitu, hemen’e baten batek madarikatu zun hemen txondarra itten!
-Ta zure aitak egiten zun…
-Bai, bai, eta senarrak ere bai, e!
-A, baita, e?
-Bai. Aittu izandu da hura ere. Gaztetan basuan aittuk izaten dia hoik, zean, lanian. Eta beak esaten du, bueno, orduan manduakin eta bizkarka-ta, txondarra in ber zan lekura egurra karraitzen. Bai, bai.
-Ta iten zan, egur-ikatza ateratzen zan handik, ezta?
-Bai, bai, bai, bai…
-Ta izaten zan egun batzutako lana, hori…
-Bai. Bai. Ta prepaatu. Egurra pillatu behar da, eta geo ya pilla itten dezunian /ittezunian/ ta su maten zaionian’e /matezaionian’e/ geo’re errepetu ein ber zayo, han eon behar dute gau ta eun. Ta geo ya intakuan, berriz, zakua bete, handikan eraman, eaman behar zan lekura… Bai. Nahiko lan gogorra.
-Ta ze iten zuten, hola, batzun artian? Baserritar batzun artian o bea…
-Ez, basuan aitzen zan jendiak moldatzen zittun hoiek, e! Basuan aitzen zianak izaten zian: bat izango zan nagusi bezela ta beakin [zaizkiyenak] beste langilliak o pioyak eta been artian itten zittuzten.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia