Errenteria (Gipuzkoa)

Fruta-arbolak eta txoriak

Fruta-arbolak eta txoriak Oso zaila izan da beti fruta-arbolak txoriengandik babestea eta gaur ere hala izaten jarraitzen duela dio Maitxok. Egun etxe inguruan gutxitan ikusten badu ere, txorietan eskinosoa du bereziki gogoan. Maitxoren hitzetan, "pizti" bihurtzen omen da eskinosoa frutaren aurrean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oso zaila izan da beti fruta-arbolak txoriengandik babestea eta gaur ere hala izaten jarraitzen duela dio Maitxok. Egun etxe inguruan gutxitan ikusten badu ere, txorietan eskinosoa du bereziki gogoan. Maitxoren hitzetan, "pizti" bihurtzen omen da eskinosoa frutaren aurrean.

Transkripzioa

-Oseake uain ere izango dezute fruta…
-Bai, bañon uain fruta… Hemen bertan ere bai, e! Oso zalla da eskapatzen. Batez’e behian hor leheno txaga haundiya zegon, ta hor ibiltzen zan hegazti asko, bai zozuak, billiarruak… Asko! Ta uain etxe onduan dauzkigu denak. Etxeko, hemen, balkoyian dagon huntza hortan’e, zozuak kabiyak itten dittuzte /itteittuzte/.
-Tokiya behar…
-Tiestuan bertan, lehenguan esan niyon Iñaxioi: bitu, goroldiyuak hartzen ai dia tiestuan ta hor ere kabiya itteko asmotan dabiltza. E... Orduan, hemen bertan, uain ere aranak-eta asko dauzte. Pilla bat daukat ta ez dakit zoittuko dian, baiñon, baiño zoitzen hasten denian, bai billiarro, zozo, biño pezti bat, e! Eta hoi pentsatu hemen, ta han? Han, han, e… hemen ez dan zea ibiltzen han, iskiñusua, asko. Mendiko usuai eskiñosua saten yogu guk. Holakuak eta, bueno, frutatan pezti bat da.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia