Errenteria (Gipuzkoa)

Gurasoei errespetu handia

Gurasoei errespetu handia <p>Artazuriketak ez ditu Maitxok etxean egindakoak bakarrik ezagutu. Izan du auzo mailan egiten ziren artazuriketen berri ere, baina eurek ez omen zuten halakoetan sekula parte hartu, haur ziren garairako ez zelako ia halakorik egiten. Gurasoek errietarik ematen ote zieten galdetuta, motiborik ematen ez zietela erantzun du Maitxok. Ez du ulertzen egungo hainbat haurren portaera eskasa nola den posible, baina inor jotzekotan, gurasoak jotzen ditu halako jokaeren errudun.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artazuriketak ez ditu Maitxok etxean egindakoak bakarrik ezagutu. Izan du auzo mailan egiten ziren artazuriketen berri ere, baina eurek ez omen zuten halakoetan sekula parte hartu, haur ziren garairako ez zelako ia halakorik egiten. Gurasoek errietarik ematen ote zieten galdetuta, motiborik ematen ez zietela erantzun du Maitxok. Ez du ulertzen egungo hainbat haurren portaera eskasa nola den posible, baina inor jotzekotan, gurasoak jotzen ditu halako jokaeren errudun.

Transkripzioa

-Artazuriketan eta…
-Bai…
-Ibilita zaudete?
-Aratozuriketan baiñon etxekua bakarrik izaten… Ni etxetik kanpo ez naiz joan izandu iñoa, baño garai batin iten omen zien. Hoi, gure ama, gaztetako garaiyian, igual, ba arto zuritzea auzokora jun eta holako zeak, baiñon ni hortaz ez naiz… Ez, etxekuak bai. Etxekuak. Eta gañea, atta askotan, jun gora ta, benga, bestii beste zeozer igual eta… Igual juaten giñan, benga, in beharra daozte ta jun pixka bat, baño ez [da] hainbestaño… Arduratzen ez giñen.
-Etxian, txikiyak ziñetela-eta, pixkat gurasuak bere disziplina jartzeko, edo erakusteko, edo… Haserratu eingo zian o… Nola goatzen dituzu /goatzeituzu/ gurasuak o… Zigor txikiyak jartzen zittuzten edo…
-Ez dakit. Ez det uste motiboik jartzen geniyonikan’e.
-Oso txintxuak ziñaten zuek…
-Bai. Hor telebistan eoten naiz ni beira uain, “nanny”’ro nola deitzen da? Nik esaten det, ‘biño posible da umiak hola ikustia?’ Ta gelditua naiz, gelditzen naiz harrittuta. Bai. Nik esaten non: ‘Jo! Guriak holakuk izan bazian zeiñek in ber zun hemen agantatu?’ Ez, ez…
-Bai, baño ematen du askotan gurasuak ez dakitela zer egin behar /zeinber/ duten…
-Ikusten da!
-Baiña, orduan, ni [guras] guen etxian, ez? Gu txikiyak giñanian, eta ezta ere neria nittunian ez det /eztet/ holako problemaik izan izandu, e! Ez, ez, ez… Ni harrittu itten naiz. Askotan pentsatzen det: ‘posible da hori, edo ze?’ Ez dakit. Ez dakit.
-Hor bai ikusten dala errespetua ez dagola…
-Ez, ez, ez… Eta gañea, eztakit. Hor nik uste det /ustet/, zaharrena, bigarrena, hirugarrena… Eske zaharrenetik hasi ber da edukatzen! Eta ez diyotela… Beraien errua dala iruitzen zait nei! Ez umiana! Beraiena! Hasieratik hasi bihar dute, hor, lanian! Ez dakit. Guk ez degu /eztegu/ holako zeaik izan izandu. Ez lehen eta ez oain, eta... ni senidiakin denakin ondo izaten naiz eta…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia