Errenteria (Gipuzkoa)

Arrantzaleak baserritara arrain saltzen

Arrantzaleak baserritara arrain saltzen Maitxoren izeba bati Oiartzungo Ugaldetxoaraino etortzen zitzaizkion arraina saltzera, eta izeba horrek, Trabaleku baserriko bateren baten bitartez bidaltzen zien arraina Arkaitzakoei. Bestalde, ongi gogoan du Maitxok gaztea zeneko otorduak nolakoak izaten ziren: babarruna noiznahi, tortillaren bat ondoren, eta postrea oso gutxitan, etxean garaian garaiko fruta asko izanagatik ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maitxoren izeba bati Oiartzungo Ugaldetxoaraino etortzen zitzaizkion arraina saltzera, eta izeba horrek, Trabaleku baserriko bateren baten bitartez bidaltzen zien arraina Arkaitzakoei. Bestalde, ongi gogoan du Maitxok gaztea zeneko otorduak nolakoak izaten ziren: babarruna noiznahi, tortillaren bat ondoren, eta postrea oso gutxitan, etxean garaian garaiko fruta asko izanagatik ere.

Transkripzioa

- Garai hartan arrai asko zeon. Kostako herritan-ta arrai asko harrapatzen zuten. Asko. San Juanen…
-Bai. Antxoak ere uan biño uariyo ibiltzen zian ordun.
-Bai…
-Uain problemak die, biño ordun…
-Ordun ikaragarri zeon…
-Bai, bai… Ta gañea, arraiketai asko baserrita ta dena atetzen zian saltzea, e! Saskiyan hartu antxuak o txitxarruak o… Baiñon hoik bukatu zien.
-Ta alletzen zian, zuen [baserriaino?]
-Ez. Ez. Alletzen zian baiñon, Ualdetxon bizi zan izeba bat eta harek bialtzen zun, berai bai etortzen zitzaion etxea, eta harek bialtzen zun Trabalekukuakin, igual, guentzako. Eta ogiyan billa juten giñanian harea, haik ekartzen zizkiguten ogiyak haraño, beak juten zianin esniakin, ogiyak ekartzen zizkiguten ta harek bialtzen baldin bazun arraiña, ba izaten gendun. Hola alletzen zan /alletzezan/. Bai.
-Bestela, esan dezu, astean zehar babarruna jaten zenutela asko…
-Gehienbat, bai.
-Gehienbat… Ta ze izaten zan, hola, plater bakarra? Osea, babarrun platerkada…
-Ez, ez. Nahi dunak bat edo bi, nahi zun bezela. Bai, bai, eta geo ondotikan beti zeozer izaten zan, o tortilla bat, edo zeozer izaten zan ondotikan’e. Geo postretan, ordun postreik ez zan /etzan/ erabiltzen. Etxian baldin bazan fruta, huraxen. Gainekon…
-Ta izaten zan, ez?
-Bai, bai, bai… Bueno, garaiak izaten zian /izatezian/ baita ere, ez? Sagar garaian, gereziya ere asko izaten gendun, pilla bat! Izaten gendun, eta gerezi garayian’e, nahiko gereziya, sagar garaian ya sagarra…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia