Urnieta (Gipuzkoa)

Mamia eraman eta txistorra ekarri

Mamia eraman eta txistorra ekarri <p>Amak mamia egiten zuen, eta Hernanira eramaten zituen buru gainean. Etxera itzultzean, txistorra ekartzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak mamia egiten zuen, eta Hernanira eramaten zituen buru gainean. Etxera itzultzean, txistorra ekartzen zuen.

Transkripzioa

- Eta baita're gue amak itten zun ardin esnia eosten zun eta mami mordoxka bat itten zun, lurrezko txarruetan. Bazun litrokua, bestek litro erdikok'e bai, bi litrokok'e bai ta eamaten zittun Hernanira. Xistera zabal bat bazan, hua burun hartu, txarruetan jarri mamik eta burun hartu eta Hernaniaño pentsa Poxentarretik ordu betian ez zan aillatzen. Ordu beten aillatuko zan Porturaiño ta geo kalea.
- Poxentarri nun da?
- Poxentarren, Besabi badakizu. Besabi, ezta're?
- Besabi?
- Jatetxe hoi?
- Bai, Urnietako Xoxoka.
- Hoi da, Xoxokatikan gorogo dao hoi. Montefrio're bado, agroturismo dao baiño bai, bai. Gero eakutsiko dizut, Poxentarri bista-bistan dao baiño urruti dao, Urnieta ordubete ta Hernania ordu ta laurden ta gue ama hoik burun hartu ta jakitten zun zeiñentzako zian ta partitzen zittun esne mamik eta gu gaztiak eta bakizu amak ze ekarriko zun zain. Ni ondo goatzen naiz gue amak ekartzen zula txistorra ta hua prejitu ta ogiyan tarten ze goxua zan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia