Gazta egiteko prozesua
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Irazusta Iraola, Maritxu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-033-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gazta nola egiten zuten azaltzen du. Ardi-esnea epeldu, arkumearen gatzagia bota eta nahastu egiten zuten. Mamia hartzen zuenean, gatz pixkat bota eta malatxarekin (gorosti egurrez egina) nahasten zuten berriz. Gero, eskuekin landu, labanarekin ebaki eta "zubitzean" estu-estu sartzen zuten. Eskuekin atxurtzen zuten gero. Ur beroa bota eta lehortzen uzten zituzten. Txurka: gazta jasotzeko pieza. Gaztari kolorea emateko: altza egurra.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ERR-033/048
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko tresnak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!