Maritxu Irazusta Iraola
Errenteria (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Landarbasoko Landarbaso baserrian jaio zen Maritxu. Aita eta ama Abaltzisketakoak zituen, ezkondu eta gero jarri ziren Landarbason bizitzen. Aita Landarbaso inguruko mendiko guarda zen. Landarbaso kaletik urruti geratzen da: bai Errenteria-Oreretatik, baita Hernanitik ere ordu eta erdi edo bi orduko bidea zegoen oinez. Eskola ere urruti geratzen zitzaien: Zamalbideko Tolare Berri eskolara joan zen, baina oso gutxi. Hamabi urterekin komunioa egiteko dotrina ikasten ibili zenean joan zen eskolara hilabete batzuetan, baina besterik ez. Amak zekiena erakusten zien etxean. Tarteka baserriko produktuak eramaten zituzten saltzera: batez ere gerezi denboran, Hernanira jaisten zen Maritxu gereziekin. Hogei urterekin hasi zen baserritik kanpo lanean: Errenteria-Oreretako Zumardian bizi ziren Otegitarren etxera joan zen neskame. Geroago etxez aldatu eta Hernaniko Teodoro Setienen etxean aritu zen neskame-lanetan. Hogeita bi urterekin lana utzi zuen, ezkondu egin zen eta senarrarekin jarri zen bizitzen. Landarbaso inguruan dagoen Susperregi baserriko Juan Susperregirekin ezkondu zen. Agustinak auzoan jarri ziren bizitzen eta han bizi izan dira. Hiru seme izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-033 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute