Errenteria (Gipuzkoa)

Aitaren adorea gerran

Aitaren adorea gerran <p>Aita abertzalea zen eta bere konpainiako soldadurik zaharrena zen; atzeguardian egoteko eskaini zioten, baina aitak ez zuen onartu, Euskadi defendatzera joan baitzen gerrara. Aita gizon umila zen eta etxea zen bere lehentasun nagusia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita abertzalea zen eta bere konpainiako soldadurik zaharrena zen; atzeguardian egoteko eskaini zioten, baina aitak ez zuen onartu, Euskadi defendatzera joan baitzen gerrara. Aita gizon umila zen eta etxea zen bere lehentasun nagusia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zure aita abertzalea zan…
-Bai. Boluntayo joan zen.
-Hoi da.
-Izandu zen bere konpañiko gizonik zaharrena. Soldaduik zaharrena. Eta esan ziyoten, nere aitai, ba bueno, “zu, Mateo, zu adinaz aurrera zabiltza ta zu retaguardian geldituko zera”. Ta nere aitak erantzun ziyon: “zu, hor dakaizkizun gazte hoitakon bat bakarra billatzen bauzu ni baiñon gehio dala, orduan bai.” Eta ixil-ixilik-eta: “bueno, bueno, segi”. Nere aita gerra joan zen Euskadi defenditzera.
-Nola zun izena?
-Mateo Zuloaga Etxeb… Salaberria. Ez, Zuloaga Salaberria. Ez. Bai, bai ama zen Narbarte.
-Eta aita, gerra aurretik eta, klaro, abertzalia izanta ba, batzokiyan, herriyan eta hola ibiltzen zan?
-Ez zan … Nere aita ez zan, … ez zan… osea, sozial moduko gaia ez zun, osea, zen, nik ezautu nuna bezela, gizon umil bat; lehendabizikua zen itxia, eta itxiagatik eman zun zittun kemena guziyak. Behinez juerga bat, behinez zurruta… Igande batzutan launakin ateatzen bazen! Baiñon bestela ez tabernara ta… Bai! Launakin baldin bazuaz ta “E! Mateo! Goazen hartzea hau!” ta juan ta pun. Hola. Baiño iniziatibik gabe eta, bestelare, beste bere laguna batzuk eta joaten zien han, kartetan jolastea ta abar eta tabernara, baina nere aita raro zan, raro zan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia