Donostia (Gipuzkoa)

Ardo dendan nola hasi zen lanean

Ardo dendan nola hasi zen lanean <p>13 urterekin iluntzean eskolara, eta gero 19rekin Ezeiza ardo dendan hasi zen, lehengusua soldadu joan zenean. Hamabi ordu egiten ditu dendan, lehen osabak bezalaxe.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-089-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 urterekin iluntzean eskolara, eta gero 19rekin Ezeiza ardo dendan hasi zen, lehengusua soldadu joan zenean. Hamabi ordu egiten ditu dendan, lehen osabak bezalaxe.

Transkripzioa

- Juten ziñan gauez ikaste... ikastera?
- Bai.
- Garai hortan.
- Txomiñenea.
- Txomiñenea. Eta han zein zan maixua edo maistria?
- Valenzianua bazan. "Valenciano". Matrimoniyua eta hara juaten giñan, eta han gabian... eztakit ze ordutan... zortzietan o ordubete juaten giñan hara ta...
- Ta ze ikasten zenuten? Kontuak eta?
- Kontuak eta bai... Ni ez naiz ya...
- Eta gero, noiz hasi ziñan zu e... ardo ta likore dendan lanian?
- Handikan... Hamahiru urtekin juan nitzan, eta geo hemen lehengusua, soldadu hemen zeona soldadu juan zan ta ni hemeretzi hogei urte o honea etorri nitzan. Nire lehengusua soldadu juan zan, ta orduan, ni honea etorri nitzan. Ya denda saldu zun. Utzi zun osabak, eta ya hara ta honea bietan ezin zan eon, ta honea etorri nitzan. Hemen segitzen det "¡al pie de cañon!". Ya hogei urte da osaba hil zala, ta osabak leheno hemen bazkaltzen zun, t nik esaten nun "jo, hau ez dek /eztek/ aspertuko egunero bazkaltzen hemen?". Hogei urte falta dala, hogei urte bazkaltzen detala /bazkaltzetala/ nik hemen! Ta ordubatetik lauta xoxak iten dia. Eon biharra dao.
- Batez e goizeko zortziretatik arratzaldeko zortzirak arte.
- Hamabi ordu sartuta hemen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia