Errenteria (Gipuzkoa)

Gerra hasi zeneko oroitzapenak

Gerra hasi zeneko oroitzapenak <p>Gerra hasi zenean, Joxe Marik 4 urte zituen. Aita gerrara joan zen. Gerra hasi zeneko oroitzapenak baditu oraindik: topotik etorri ziren tiro asko, gizon bat garbitokian ikusi zuten pistola bat eskuan zuela...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Joxe Marik 4 urte zituen. Aita gerrara joan zen. Gerra hasi zeneko oroitzapenak baditu oraindik: topotik etorri ziren tiro asko, gizon bat garbitokian ikusi zuten pistola bat eskuan zuela...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra hasi zanian, zuk zenitun lau urte.
-Lau urte.
-Uaindik eskola hasi gabia izango ziñan?
-Eskolan uaindik ez nintzan hasi; ez giñan hasi.
-Ezin zan hasi…
-Ez.
-Bost-sei urtekin o hola hasten ziñaten.
-Ba… Geo hasi nitzan… Ez naiz goatzen Izeban itxetik o… Nik… Geo nee aita gerra joan…
-Hoi, bai, galdetu behar nizun: zure aita gerra jun zan.
-Jun zan.
-Nola… Zuk goatzen dezu zerbaitte, alleatu zanian gerra herrira edo… Badezu goguan nola izan zen…
-Detalle batzuek bai.
-Ze goatzen dezu?
-Nik, gauz bat beiñe ahaztutzen ez zaitena da, ba, nola topuan? Topua? Ba hor, hortikan sartu zien batzuek, eta bestiak beste tokitik juango zien, nik ez dakit. Baiñan hortikan disparuak ein in zien, asko. Eta gero, ba… Eun batian ikusi nun, hor zeon, uain Escuela Profesional nola dela, hor labadero bat. Eta nola gizon bat barkutikan ikusi genun, pistolakin, horrei buelta ematen zijuala. Kazadora batekin. Baiñan, bueno, hoi da “visiones” esateko modua, baiño hoi goguan daukat.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia