Aita oso abertzalea zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-023-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Josebaren aita oso abertzalea zen eta nazionalismoaren historian garrantzitsuak izandako pertsonak miresten zituen. Josebaren aitak Euzkadi egunkari abertzalea irakurtzen zuen; baina ez zuen inoiz kargu politikorik izan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko apirilaren 23a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ERR-023/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak
Transkripzioa
- Eta zure aita oso nazionalista izango zan, ez?
- Bai, bai, gure aitta… Nik umetan ezagutu dittut etxean, alde batean Aita Santua eta bestian Sabino. Eta gero `Kizkitza´.
- `Kizkitza´?
- `Kizkitza´ izandu zen oso… PNVko gizonik inportanteena Sabin hil ta gero. Beraz, `Kizkitza´ izandu zan Euzkadi egunkaria sortu zuena; bueno, sortu zuena, zuzendari izandu zena. Eta nahiz bera donostiarra izan, Sabinon laguna izana. Eta, bueno, nik uste dut, argitaratuta dittuzu Sabinek eta `Kizkitza´k izandutako elkarrizketak ez, baizik eskutitzak publikatuak daude. Eta `Kizkitza´ izandu zen Euzkadi-ko egunkariaren buru sortu zanetik “quince”, “dieciséis”… ba, iya hogei urte. Zegatik Kizkitzak suerte bat izandu zun: gerra hasita, bi hilabetera hil zan Bilbon. Ya minbiziakin zegoen, ya edadeko gizona. Baiña `Kizkitza´ familiz donostiarra da.
- Eta zure aitak hoik denak irakurtzen zittun.
- A, klaro… A, bai, bai, bai, klaro. Gure aitta zen, soldaduskan Bilbon zegola, 1914-18, hor, urte hoietan, Vitorin Euzkadi erosten zuna eta gero Errenterin abertzaleak Bilbotik… eguneko arratsaldera arte ez zitzaien iristen eguneko Euzkadi. Euzkadi, gure aittak-eta Euzkadi irakurtzen zuten.
- Zure aitak ardura zun hemengo […] alderdian edo…?
- Bai, Errenteriko… bueno, Errenteriko gizona zen.
- Ya. Baiño agian zinegotzi bezela egongo zan […]?
- Ez, ez, ez, iñoiz ez. Iñoiz ez. Ez zuan iñoiz kargu politiko bat izan. Ezta Batzokian ere. Ezta Batzokian ere.
- Baiño Batzokian ibiltzen zan, ez?
- A! Bai, Batzokiko gizona zen eta jende guztik abertzaletzat zeukan, eta gure aitta hala izandu da, abertzale. Ta gero, gerra ondoren, zenbait gauzeta Felipe Lizaso eta zenbait jende gure aittana etorri izandu zan “Hau, gogoratzen al zea zu hau nola…?” ta gure aittak… Abertzale munduan bizi izana zen, erabat murgildua, baiñan ez zuan iñoiz kargurik izandu. Ez zuan behin ere… ez dakit nik, edo aukeratu ez zuelako edo berak… Nik uste dut berak nahi izan ez zuelako. Baiñon hori ez dizut esango behin ere, gure aittak iñoiz kargu bati ezetzik esan ote zion, hori ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!