Errenteria (Gipuzkoa)

Aita gerran Bilbon; itzulitakoan panorama zaila Errenterian

Aita gerran Bilbon; itzulitakoan panorama zaila Errenterian <p>Gerra garaian, Josebaren aitak badaezpada Errenteriatik alde egin zuen. Bilbo erori zen arte egon zen han, anaiarekin eta koinatuarekin batera. Errenteriara itzuli zenean lana galdu zuen; denbora batez amak tratutik lortutako diruari esker atera ziren aurrera. Zenbait lagun karlistaren laguntza ere ba omen zuen aitak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-023-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, Josebaren aitak badaezpada Errenteriatik alde egin zuen. Bilbo erori zen arte egon zen han, anaiarekin eta koinatuarekin batera. Errenteriara itzuli zenean lana galdu zuen; denbora batez amak tratutik lortutako diruari esker atera ziren aurrera. Zenbait lagun karlistaren laguntza ere ba omen zuen aitak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittak kontu hori ez zuan behin ere aittatu izan. Bilboko kontuak bai, eta Bilbora [jun zen].
- Hori esan nahi dizut. Gerra garaian, Bilbora jun zanian...
- Bai, bai, gure aittak-eta garbi zeukaten Errenteritik badaezpada´re jun egin behar zuela.
- Batez ere horregatik joan zan, edo…?
- Eta jun zan anaia, koiñadua eta beste zenbait jende Errenteriko, zenbait jende Errenteriko.
- Zenbat denboraz egondu zan Bilbon?
- Bueno, ba, Bilbo erori zan arte. Eta ez zuen denak aukera bera egin. Hiru koiñatu jun ziren eta bakoitzak aukera bat hartu zuen. Gure aittaren aukera izandu zan Bilbon geldittu eta handik hillabete batera Bilbotik etxera etorri. Bueno, detenitzeko arriskua. Ta ez zitzaioan… bueno, poliziak deittu ta hori, zerbait egin eta… lana galdu, lana galdu. Bi urteak, bi urte-edo uste dut aitta egondu zala, hori behiñipein berari ez nion entzun izan, ez zuan behin ere finkatu zenbateaiñoko... Karo, gure etxen ordun salbamena zegoen ama tratura juten zala ta amak irabazten zuanakin bizittu giñan. Bizittu omen giñan! Ni orduan…
- Baiño honea etorrita ere beldurraz ibiliko zan, ez?
- A! Bueno, pentsatzen dut. Eta nik uste dut jende laguntza ere izandu zuen, karlisten laguntza ere izandu zuen; bai, zenbait lagun karlistak zienak eta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia