Joseba Goñi Galarraga

Errenteria (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Errenteriako Santa Klara kalean jaio zen Joseba Goñi. Urte askoan Goiko Kalean bizi izan zen familia osoa. Gurasoak Errenteriakoak zituen: aitak Banco San Sebastianen egiten zuen lan; 36an Bilbon egon zen gerran, hiria erori zen arte; herrira itzulitakoan, lana galdu zuen. Fraideekin ikasi zuen Josebak hamabi urte bete arte. 1947an komunioa egin behar zuela eta, fraideetatik atera eta hiru hilabetez Rosaren eskolara bidali zuen aitak dotrina euskaraz ikas zezan. Fraideen ondoren, Fabrika Haundian (Lino fabrikan) hasi zen lanean. Lantegitik ateratakoan, arte- eta lanbide-eskolara joaten zen Donostiara; han merkataritza-ikasketak egin zituen. Geroago, Saturrarango seminariora joateko hautua egin zuen. 1960an apaiz egin zen. Ordutik hainbat zeregin bete izan ditu: parrokia bateko apaiz izan da, hiru urte igaro zituen Erroman... Baina urte gehien irakaskuntzara bideratu ditu, bai Gasteizen, baita Donostiako EUTGn historiako irakasle ere. Jarduera horrekin batera, Errenterian apaiz izan da. Errenteriako Santa Klara kalean, jaiotako toki berean, bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-023 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Niessenen jarrera gerra ostean Bideoaren ikonoa
2 Gerran Errenteriatik alde egin beharra Bideoaren ikonoa
3 Oiloak balkoian eta tresnak ukuiluan Bideoaren ikonoa
4 Errenteriako feriaren bizia eta amaren joan-etorriak Bideoaren ikonoa
5 Koldo Mitxelena gertutik ezagututakoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Koldo Mitxelenaren eta Josebaren aitaren arteko harremana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Aita oso abertzalea zen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Aita gerran Bilbon; itzulitakoan panorama zaila Errenterian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Errepublika garaiko alkateari gerra ostean emandako babesa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Gerrako erabakien ondorioak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Aitaren irakurzaletasuna Bideoaren ikonoa
12 Frantziatik ihes egindako fraideak hemen Bideoaren ikonoa
13 Euskara eta erdara noiz eta norekin Bideoaren ikonoa
14 Fraideen metodologia vs Rosa maistraren metodologia Bideoaren ikonoa
15 Niessenek Errenteriako fraideengan zuen konfiantza Bideoaren ikonoa
16 Errenteriako eta Donostiako ikasketak Bideoaren ikonoa
17 Seminarioan 11 urtez ikasi zuen Bideoaren ikonoa
18 Saturraranen euskara asko landu zuten Bideoaren ikonoa
19 'Jakin' aldizkaria Bideoaren ikonoa
20 Elizan euskara zaindu izan da Bideoaren ikonoa
21 Kaputxinoak, Ramon Astibia eta euskara Bideoaren ikonoa
22 Aita bertsozalea Bideoaren ikonoa
23 Errenteriako bertso-saioak Bideoaren ikonoa
24 Madalen kaleko festak Bideoaren ikonoa
25 Espainiako bandera ez jartzeko protesta Bideoaren ikonoa
26 Errenteriako industriak erakarritako jendea Bideoaren ikonoa
27 Errenteriako biztanleen gorakada Bideoaren ikonoa
28 Errenteria hirigintza-planik gabe handitu zenekoa Bideoaren ikonoa
29 Apaiztu zenetik egindako lanak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia