Gari-jotzen Ermuko kalean
Ermuko kaleko baserrietan garia jotzen zen, festa bat bezala izaten zen haurrentzat. Ermuko zein kale-baserritan jotzen zen garia esaten du.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2008(e)ko ekainaren 26a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ERM-041/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Orduan garixa jotia, garijotiak eta orduan festejuak izaten zian, gari-jotia. Hamen Montxunian, gure onduan. Gero Trakenian, Santukuan. Han plaza moduan etxe aurrian ipintzen zittuen gari pilluak eta. Gero, lehen, gaiñera eskuz joten zian, baiña gero ez; makinak etortzen zian eta ha basarri-basarri ha makinia ibiltzen zan. Ba oin hau basarrira, gero Patakoniara edo han zerera, baiña... Betiondora; baiña hamen gure inguruan Orozkonekua, Santukua, Trakenekua. Hamen Motxunekuak. Honek herri barrukuak lagundu pixkat zerak kendu. Bai ba. Lastua kendu, gora igo edo. Orduan zeozer traba eitten genduan behintzat han.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!