Fidel Izarra Larrea Izarranekua
Ermua (Bizkaia) (1926-2009)
Biografia
Ermuko "Abadetxe" ondoan jaio zen 1926. urtean. Hamargarrena izan zen Obdulia eta Teodororen 12 seme-alaben artean. 15 urtera arteko eskolak Ermuan hartu zituen eta handik aurrerakoak Eibarren: "Artamendiren" jostundegian hasi zen jostun izateko ikasten, eta arratsaldez Jesusa Arregiren akademiara joaten zen kontabilitatea eta "Instrucción general" ikastera. Hari eta jostorratz kontuok bertan behera laga behar izan zituen aitak "Izarra" tailerra jarri eta hango bulegoko lanak bere kargu laga zituenean. 1955ean Maria Dolores Izagirre Olañetarekin ezkondu zen eta elkarrizketan bera izan zuen lagun. Gaztetan Santiago Parrokian akolito ibili zen luzaroan; elkarrizketa egin zitzaionean oraindik ere bere gain hartzen zituen bertako hainbat ardura. Hizlari aparta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-041 | 2008 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute